Binakako Promozio Txapelketako finalerako azken txartela izango da jokoan, Medranon, ostiralean

Gaur egungo pilota agenda CaixaBank Mastersak betetzen du. Duela hilabete inguru, San Juanetan, bikote mistoen formatuko txapelketa jarri zuten martxan eta jadanik lau jardunaldi joan dira. Aldi berean, agenda estu horretan lekua hartu nahian, Agirre-Eskiroz, Zabala-Ruiz, Elordi-O.Etxebarria edo Peña II-Erasunen izenak agertu dira aste hauetan.

Lau bikote hauek otsailean sailkatu ziren Binakako Promozio Txapelketako finalerdietako ligarako eta lehen bi jardunaldiak jokatu ondoren, geldialdiak beste bi partidak atzeratzera behartu zuen.

Normaltasuna berreskuratuta, pilota abiadura hartzen hasita dago berriro, eta joan den astean, atzeratutako partidetako bat jokatu zuten Arrigorriagan. Partida lehiatua eskeini bazuten ere, Agirre-Eskiroz finalerako sailkatuta zeuden jadanik, eta Elordi-O.Etxebarria, iazko txapeldunek, ez zuten inolako aukerarik, aurreko bi kanporaketak galdu ondoren. Emaitza 22-21 izan zen finalisten alde.

Binakako Promozio Txapelketako finalerdietako liga ixteko falta den azken partida ostiral honetan jokatuko da Medranoko, Errioxa, Udal pilotalekuan. Peña II-Erasun (Arangurenen ordez), Aginagako atzelariak hain ondo ari den CaixaBank Mastersean jarraitzea erabaki baitu, eta Zabala-Ruiz finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira.

Medranoko jaialdia 21:00etan hasiko da eta Elezkano II – Aretxabaleta eta Artola-Rezusta partidak osatuko du.

2020-07-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store