Ezkurdia-Aranguren eta Altuna III-Imaz bikoteek garaipenarekin itxi dute CaixaBank Masterseko laugarren jardunaldia

Ezkurdiak eta Arangurenek 19-22 menderatu dituzte Urrutikoetxea-Irribarria Arrigorriagan. Bi bikoteek partida gogorra jokatu dute, tantoak oso lehiatuak izan dira eta beroak kalte egin die pilotariei. 

Lehen lau tantoak bi bikoteen artean banatu dituzte (2-2), baina hortik aurrera Ezkurdiak eta Arangurenek gero eta abantaila handiagoa hartu dute (2-5, 3-7, 4-11).
Urdinek garaipen argia lortuko zutela bazirudien ere, gorriek sei tanto egin dituzte jarraian eta 14-17koa jarri dute markagailuan. Partida 17-18koarekin berdintzeko aukera ere izan dute baina ondoren, urdinen hiru tanto etorri dira (17-21) eta azken emaitza 19-22koa izan da.

Altuna III-Imazek gaur arratsaldean Artola-Rezustaren aurka Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan lortutako garaipenak (22-14) berdinketa laukoitza utzi du CaixaBank Masterseko sailkapenean. Gaur lortutako puntuarekin eta ostiralean Ezkurdia-Arangurenen aurka Azpeitian lortutakoarekin, Amezketako aurrelaria eta Oiartzungo atzelaria sailkapeneko buruan jarri dira hiru garaipen eta porrot batekin. Egoera berean daude Artola-Rezusta, Ezkurdia-Aranguren eta Bengoetxea-Martija bikoteak.

Bostgarren jardunaldiari hasiera, ostiralean emango diote, Medranon, Elezkano II-Aretxabaletak eta Artola-Rezustak.

2020-07-19

Azken albisteak

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store