Gorostiza Pilotaren Izartegian sartu da

Iñaki Gorostizak Luciano Juaristi Atano X.aren lekukoa hartu du eta Pilotaren Izartegiko bigarren kide bihurtu da Pelota Pro Ligak gaur eguerdian K5 Bodegan egindako ekitaldian.

Buruz buruko txapeldunak eta esku pilotako hainbat profesional izan dira gaur eguerdian Pelota Pro Ligak Iñaki Gorostiza 1977ko Buruz Buruko txapeldunari egindako omenaldian.

Axpen (Bizkaia) jaio zen 1953an, eta esku pilota profesionaleko pilotari bizkaitar handienetako bat da. 1973an debutatu zuen profesionaletan, 19 urte besterik ez zituela, Eibarko Astelenan. Gorostiza laster nabarmendu zen, atzelari gisa zuen ahalmenagatik eta buruz burukoan zuen gaitasunagatik. Hiru hilabete baino ez zituen behar izan profesional mailako lehen txapela eskuratzeko, Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa irabazi baitzuen. Hurrengo urtean, behetik hasita, Buruz Buruko finalera iristea lortu zuen, baina tanto bakarragatik galdu zuen Retegui I.aren aurka. Eta 1977an txapel preziatua eskuratu zuen Roberto Garcia Ariñori 22-12 irabazita Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Buruz buruko txapela lortuta, 18 urte profesionaletan eman ondoren, 1991n erretiratu zen Gorostiza.

Iñaki Gorostizak Pelota Pro Ligaren urrezko intsignia jaso du eta honekin batera, Pilotaren Izartegian sartu da.

Gorostiza Pilotaren Izartegian sartu da

2026-05-29

Azken albisteak

Laso-Iztuetak irabazi dute Donostia Hiria 2026 Torneoa

2026-08-15

Laso-Iztuetak irabazi dute Donostia Hiria 2026 Torneoa

Laso-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Ezkurdia-Zabaleta Donostiako Atano III.ean jokatutako finalean, eta Salaberria-Bikuñak irabazi dute Donostia Hiria Serie B Torneoa. Laso aukeratu dute Serie Ako finaleko pilotari onena, eta Bikuña Serie Bkoa.

Larunbatean jarriko dira salgai San Mateo Torneorako sarrerak

2026-08-13

Larunbatean jarriko dira salgai San Mateo Torneorako sarrerak

Larunbat honetan, abuztuaren 15ean, 14:00etan, hasiko da San Mateo 2026 Torneorako sarrera eta abonuen salmenta. Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatuko den torneoa irailaren 18an hasiko da eta irailaren 27an amaituko da finalarekin.

Larrazabal-Mariezkurrena II.a azpitxapeldun geratu dira 2026ko Andre Maria Zuria Torneoan

2026-08-09

Larrazabal-Mariezkurrena II.a azpitxapeldun geratu dira 2026ko Andre Maria Zuria Torneoan

Larrazabal eta min hartuta partida utzi behar izan duen Mariezkurrena II.ak 22-11 galdu dute Zabala-Zabaletaren aurka 2026ko Andre Maria Zuria Torneoko finalean. Zabaleta aukeratu dute Serie Ako pilotari onena. Andre Maria Zuria Serie B Torneoan Amiano-Landa geratu dira txapeldun Murua-Eskuza 22-12 gaindituta, eta Landa aukeratu dute pilotari onena.

Abuztuaren 25ean hasiko da 2026ko Aste Nagusia Torneoa

2026-07-29

Abuztuaren 25ean hasiko da 2026ko Aste Nagusia Torneoa

2026ko Aste Nagusia Torneoa abuztuaren 25ean, asteartean, hasiko da eta finalak 28an jokatuko dira. Edizio honek ere bi lehiaketa paralelo hartuko ditu: Serie A eta Serie B.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store