Altunak benetako erakustaldia eman du bigarren puntua lortzeko

Laugarren jardunaldia Iruñeko Labriten jokatu da eta beste behin ere ez dute huts egin, Aimar- Altuna dueluek ikusmina sortzen baitute beti. Partidak aldaketa izan du Urrutikoetxearen eskuin eskuan izandako lesioaren ondorioz, eta haren ordez Aretxabaletak osatu du bikotea Olaizola II.arekin.

Partida parekatua izan da, baina azkenean Aretxabaletak ez dio Altuna III.a-Ladis Galarzak ezarritako erritmoari eutsi, eta atzean geratu dira, Amezketako aurrelariaren lan onagatik neurri batean, bera izan baita partidako protagonista, 16 tanto eginda eta hiru huts eginda. Partida oso parekatua izan zen une oro, eta kalitate handiko xehetasunak ikusi dira bi multzoetan, baina 1-8ko partzialak neurketa erabakita utzi du.

Azkenean, Altuna III – Ladis Galarza bikoteak bere bigarren puntua eskuratu du, eta Aretxabaleta – Olaizola II bikoteak garaipen bakarra.

2020-05-15

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store