Eibarko Astelenan, Pelota Pro Ligaren ikuskizuna

Eibarko Udalak eta Pelota Pro Ligak akordioa aurkeztu dute Astelena pilotalekuan pilota jaialdiak programatzeko

Joserra Garaik, Pelota Pro Ligako Kontseilari Delegatuak, eta Andoni Ameztoyk, Eibarko Kirol Zinegotziak, Astelena Pilotalekua esku pilota profesionalaren erreferentziazko esparruetako bat izango duen akordioa aurkeztu berri dute. Hitzarmenak gutxienez 7 partida jasotzen ditu Binakako, Buruz Buruko eta Lau t ‘erdiko Txapelketetan.

Hasteko, azaroaren 30ean, San Andres egunean, Binakako Txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da. Sarrerak on-line saltzen hasi dira dagoeneko. Ondoren, Gabonetako ohiko egunak etorriko dira: 2026ko abenduaren 25a, urtarrilaren 1a eta 6a, aipatutako Binakako Txapelketako finalerdiren batekin batera. Buruz Buruko Txapelketan maila goreneko partida bat jokatuko da, datorren urteko 4 1/2 Txapelketaren hurrengo edizioan bezala.

Joserra Garai Pelota Pro Ligako Kontseilari Delegatuak adierazi duenez, “plazer bat da esku pilotaren katedralera pilota profesionalik onena ekarriko duen akordio hau aurkeztea”. Garaik mendeurren bat duen Astelena frontoia atontzeko lanetan, Eibarko Udalak egindako ahalegina eskertu nahi izan du. “Txalogarria da Udalak instalazioa hobetzeko egin duen ahalegina. Badakigu esfortzu handia egin duzuela udalek bizi dituzuen egoera eta estutasun ekonomikoen barruan berriro ere zirkuitu profesionaleko pilotaleku onenetako bat bihurtzeko”.

Garaik argitu duenez, adostutako 7 partidez gain, aukera dago beste batzuk ere jokatzeko: “Aipatutako partidak adostu ditugun gutxienekoak dira, baina baliteke beste egunen baten ere etortzea”, azpimarratu du Pelota Pro Ligako Kontseilari Delegatuak. Andoni Ameztoy Eibarko Kirol zinegotziarentzat oso pozgarria izan da Astelenan pilota profesionalaren presentzia ziurtatzea. “Hiriaren mendeurreneko esparrurik esanguratsuena da, eta maila goreneko pilota eduki ahal izatea albiste bikaina da Eibarrentzat”, nabarmendu du Ameztoyk.

2026-11-19

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako materiala prest

2026-11-19

4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako materiala prest

P.Etxeberriak eta Zabalak igandean Bizkaia Frontoian jokatuko duten finalerako pilotak aukeratu dituzte.

Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailearen erabakia – Finaleko material aukeraketaren atzerapena

2026-11-16

Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailearen erabakia – Finaleko material aukeraketaren atzerapena

4 1/2 Serie A 2026 Txapelketako finalaren pilota aukeraketa ostegun honetan, azaroaren 19an, egingo da, 11:00etan, Bilboko Bizkaia Frontoian.

Amianok 4 1/2 Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-11-14

Amianok 4 1/2 Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irungoak 22-18 gainditu du Zubizarreta III.a Irungo Uranzu pilotalekuan, eta 4 1/2 Serie Bko txapela jantzi du. Hirugarren sailkatua Rekalde izan da.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2026-11-12

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Murua 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store