Bengoetxea VI.a – Mariezkurrena II.ak garaipenarekin itxi dute final-laurdenetako liga

Binakako Txapelketako azken jardunaldia astelehen honetan jarraitu da Tolosako Beotibar pilotalekuan Bengoetxea VI.a-Mariezkurrena eta Altuna III.a-Ladis Galarza bikoteen arteko partidarekin. Baikoren mutilek irabazi dute partida, eta lehen garaipena lortu eta sentsazio onekin bukatu dute.

Partida parekatua izan da une oro, baina gorriek serioago jokatu dute azken txanpan eta final-laurdenetako liga garaipen batekin ixtea lortu dute.

Promozioko Binakako Txapelketari dagokionez, Arteaga II – URRETABIZKAIA II eta Salaberria – Tolosa bikoteen arteko azken jardunaldia ere jokatu da. Baikoren mutilek 14 eta 22 galdu dute eta ondorioz finalerdietako fasetik kanpo geratu dira. Bestalde, Aspekoek biharko egunera arte itxaron beharko dute aurrera jarraitzen duten ikusteko. Salaberria eta Tolosa sailkatuko dira, baldin eta Zabalak eta Ruizek porrota jasaten badute.

2020-05-15

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store