1. MAILAKO ESKUZ BINAKAKO I. NATURGAS ENERGIA TORNEOA AURKEZTU DA

Atzo, maiatzak 25, goizeko 10:00 etan, Bilboko Abando Hoteleko Costa Vasca aretoan (Colon de Larreategi 9) 1. mailako Eskuz Binakako I. Naturgas Energia Torneoaren aurkezpena gauzatu zen komunikabideen aurrean.
Prentsaurre honetan lehen edizio honetan lehiaketan parte hartuko duten pilotariak izan ziren hala nola, Naturgas Energia eta Asegarceko ordezkariak.

Torneoaren konfigurazioa

– 1. FINALAURREKOA: Larrabetzu. Maiatzak 27 larunbata, 17:30etan
LEIZA-ZEARRA vs BENGOETXEA VI-PEÑAGARIKANO
Partida hau Tele 5eko “Frontón” saioan emango da.

– 2. FINALAURREKOA: Loiu. Ekainak 2 ostirala, 22:00etan
OLAIZOLA I-BEGINO vs RETEGI BI-PATXI RUIZ
Partida hau ETBko lehenengo katetik ikusiko da.

Finala ekainaren 10ean Zornotzan izango da eta Telecincok zuzenean emango du.

Aurkezpenean torneoan parte hartuko duten pilotari guztiak egon dira Zearra izan ezik goizaldean aita izan delako.Alabak Malen du izena.
Zorionak Oier.

Bestalde, esan behar dugu eskuz banakako 3. eta 4. tokirako Belokik eta Gonzalezek jokatuko duten partidua larunbatean, ekainak 3, Labriten izango dela.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store