13-22 irabazi dute Altuna III-Imazek Labriten

Masters CaixaBank txapelketako bigarren jardunaldia martxan da. Lau hilabeteko etenaren ondoren, Labritek ateak ireki ditu eta profesional mailako partida bi hartu ditu. Dariok eta Ruizek 22-10 gainditu dituzte Alberdi eta Erasun lehenengo partidan eta bigarrenean, Masters Caixabank txapelketako partidan, Altuna III-Imaz bikoteak 13-22 irabazi du Elezkano II-Aretxabaletaren aurka.

Hasieratik aurretik jarri dira urdinak, Altuna III eta Imaz, baina nahiz eta atzetik joan, gorriek partidari eutsi diote. Atsedenaldira lau tantoko aldearekin heldu dira urdinak eta handik aurrera errazago egin dute lan. Tanto borrokatuak izan dira gaur Labriten, gorrien zein urdinen aldekoak. Pilota profesionala bueltan da Labriten.

2020-07-05

Azken albisteak

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

2026-09-13

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

Laso-Martijak 22-16 galdu dute Zabala-Iztuetaren aurka Arnedon, eta ondorioz Ezkurdia-Albisu sailkatu dira finalerdietara.

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

2026-09-12

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

Ezkurdia-Albisuk 22-20 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Altsasun, eta Laso-Martijaren porrotak bihar Arnedon finalerdietarako txartela emango lieke. Serie Bn, Jaka-Eskuzak 22-17 gainditu dituzte Murua-Eskiroz Baños de Rio Tobian eta finalerako sailkatu dira.

Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026-09-11

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-10 irabazi diete Artola-Rezustari Hondarribian, eta lider jarri dira Zabala-Iztuetak igandean Arnedon egiten dutenaren zain. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak 22-10 irabazi diete Amiano-Gabirondori eta finalera sailkatu dira.

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

2026-09-11

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

Asteburu honetan CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldia jokatuko da Hondarribian, Altsasun eta Arnedon.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store