22-18 nagusitu dira Bengoetxea VI-Martija Lizartzan

Bengoetxea-Martija eta Jaka-Albisuren arteko partida gogorra aurreikusten zen eta hala izan da. Adibide moduan, hamabostnako berdinketa 72 pilotakadako tantoa izan da. Atzelariak, biak ala biak jotzaileak izaki, ikusteke zegoen zein gailenduko zen bestearen gainetik. Eta egiari zor, ez batak eta ez besteak ez du arerioa menderatu. Partidaren lehenengo zatian Albisu gehiago izan da eta bigarren zatian Martijak gora egin du.
Aurrean ere tanto onak ikusi ditugu Bengoetxea VI.aren eta Jakaren aldetik. Horma bikoak, sotamanoak eta gantxoak baliatu dituzte bi aurrelariek euren mesederako.

Markagailuari dagokionez, partida parekatua izan da. Jaka eta Albisu denbora gehiagoz aurretik izan badira ere, bigarren atsedenaldi luzera aurretik iritsi dira Bengoetxea VI.a eta Martija (18-17). Hortik aurrerako tanto ia guztiak ere beraienak izan dira eta azkenean 22-18 irabazi dute.

Aipatzekoa da, lau hilabete eta erdi kantxetatik kanpo egon ondoren, Bengoetxea VI.ak partida oso ona jokatu duela.

2020-07-19

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store