4 ½ ko Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

• Txapelketa asteburu honetan hasi eta azaroaren 14an amaituko da Bizkaia Frontoiko finalarekin

• Altuna III, Jaka, Ezkurdia eta Bengoetxea VI izango dira taldeburuak

• Lehiaketa final-zortzirenetan hasiko da, final-laurdenetako ligaxka bat izango du, eta ondoren finalerdiak, kontsolazio finala eta finala jokatuko dituzte

Gaurko aurkezpenean eman dute ezagutzera 4 ½ ko Eusko Label Txapelketa irabazten saiatuko diren 12 pilotarien zerrenda. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira azaroaren 14ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan bertan jokatuko dira final-zortzirenetako partidak. Ostiralean Artolak eta Elordik estreinatuko dute lehiaketa Mallabian. Larunbatean, Donostian, Laso-Peña II, eta igandean, Lekeition, Urrutikoetxea-Victor, final-laurdenetako ligaxkara pasatzeko asmoarekin kantxaratuko dira. Eta astelehenean, Tolosako Beotibarren, amaiera emango zaio final-zortzirenetako faseari Elezkano II-P.Etxeberria partidarekin.

Asteburuko lau irabazleek Altuna III.a, Jaka, Ezkurdia eta Bengoetxea VI.a izango dituzte zain final-laurdenetako ligaxkan.

Jaialdi hauetarako sarrerak gaur arratsaldean hasita eskuratu ahal izango dira entradasfronton webgunean.

Urriaren 1ean, ostiralean, hasiko da 4 ½ ko Eusko Label 2021 Txapelketa.

2021-09-28

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store