AKTORE BAT FRONTOIETAN

2005 urtean Asegarceko atzelaria den Pablo Urrizelkik bi debut egin zituen: bata pilota profesionalean eta bestea zine munduan.
“Kutsidazu bidea Ixabel” pelikulan izan zen bere estreinaldia eta bertan Lizarrakoak protagonistetako paper polit bat egiten du, pilotari gazte batena alegia. Berarekin solasean egon da asegarce.com eta zera kontatu digu.

¿Nola sartu zinen pelikula honen filmaketan?
Ustegabeko gauza bat izan zen. Hasteko aste bakar bat falta zela pilotari papera egin behar zuen aktoreak huts egin zuen eta nola pertsonaia pilotari, gazte eta euskalduna izan behar zen, zuzendariak eta biok dugun lagun batek deitu zidan ea interesa nuen galdetzeko.

¿Zein da zure pertsonaia filmean?
Angel Mari izeneko pilotari gaztea naiz Gipuzkoako herri txiki batetan.

Baietz esateko denbora falta zenuen ….
Egia sateko polita iruditu zitzaidan. Hori bai, gauza bat eskatu genien, nire pilotari lanean eragozpenik ez sortzea. Beste aldetik fakultateko udako oporrak ziren eta baneukan soberako denbora.

¿Aktore esperientzia ba al zenuen lehendik?
Bat ere ez. Ezta ikastolan ere.

¿Berriro ere egingo al zenuke honelako lan bat?
Esperientzia polita izan da. Pilotan eraginik ez balu berriro ere egingo nituzke holako gauzak, baina neretzat lehen gauza pilota da .

Luzemetraia eta telebistako seriea

“Kutsidazu bidea Ixabel” filma Fernando Bermuesek eta Mireia Gabilondok zuzenduta dago eta Joxean Sagastizabalek idatzitako elaberrian oinarrituta dago. Bertan Gipuzkoako herriska batetara euskera ikastera joaten den gazte baten ostoria agertzen da.
Pelikula Euskal Telebistan izango den bost ataleko serie bat egiteko erabiliko da.
Bere estreinaldia datorren udaberrian gauzatuko omen da.

AKTORE BAT FRONTOIETAN

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store