Apirilaren 4an hasiko da 2025eko Buruz Buruko Serie B Txapelketa

Azkoitia, 2025eko martxoaren 25a

2025eko Buruz Buruko Serie B Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda ezagutzera eman dute gaur Azkoitian. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei, maiatzaren 24an Labriten jokatuko den finalean txapela janzten saiatuko dira.

Apirilaren 4an, hasiko dira final-zortzirenetako kanporaketak. Alberdi II.ak eta Aldabek egun horretan estreinatuko dute lehiaketa Azkoitian. Larunbatean, Bilbon, Expositok Morgaetxebarria eta Lizeagaren arteko kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du. Larunbatean ere, baina Iruñean, De la Fuentek eta Muruak neurtuko dituzte indarrak. Eta igandean, Tolosan, Eskirozek eta Zubizarreta III.ak Buruz Buruko Serie B Txapelketako final-zortzirenak itxiko dituzte.

Sarrerak salgai

Jaialdietarako sarrerak jadanik eskuragarri daude entradasfronton atarian

Apirilaren 4an hasiko da 2025eko Buruz Buruko Serie B Txapelketa

2025-03-25

  • Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian eta maiatzaren 24an amaituko da Labriteko finalarekin
  • Bakaikoa, Alberdi II, Zubizarreta III, Eskiroz, Morgaetxebarria edo Lizeaga, Agirre edo Senar, Egiguren V, Murua, Salaberria, De la Fuente, Exposito eta Aldabe txapela irabazten saiatuko dira
  • Txapelketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko da eta final-laurdenetako liga batekin jarraituko du, ondoren finalerdiak eta finala jokatuko dituzte

Azkoitia, 2025eko martxoaren 25a

2025eko Buruz Buruko Serie B Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda ezagutzera eman dute gaur Azkoitian. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei, maiatzaren 24an Labriten jokatuko den finalean txapela janzten saiatuko dira.

Apirilaren 4an, hasiko dira final-zortzirenetako kanporaketak. Alberdi II.ak eta Aldabek egun horretan estreinatuko dute lehiaketa Azkoitian. Larunbatean, Bilbon, Expositok Morgaetxebarria eta Lizeagaren arteko kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du. Larunbatean ere, baina Iruñean, De la Fuentek eta Muruak neurtuko dituzte indarrak. Eta igandean, Tolosan, Eskirozek eta Zubizarreta III.ak Buruz Buruko Serie B Txapelketako final-zortzirenak itxiko dituzte.

Sarrerak salgai

Jaialdietarako sarrerak jadanik eskuragarri daude entradasfronton atarian


Azken albisteak

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

2026-05-16

Artola Buruz Buruko Txapelketako finalerako sailkatu da

Artolak 22-13 gainditu du Laso Donostiako Atano III.ean jokatutako finalerdian, eta Nafarroa Arenako finalean izango da.

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

2026-05-16

Amianok eta Muruak jokatuko dute Buruz Buruko Serie B Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Muruak 22-12 gainditu du Alberdi II.a Irungo finalerdietan.

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

2026-05-15

Maiatzaren 29an hasiko da 4 1/2 San Fermin Torneoa

Maiatzaren 29an, Berriatuan ekingo dio Torneoari Baikok, eta Goizuetan Aspek. Finalerdiak uztailaren 3an jokatuko dituzte Donostian, eta uztailaren 7ko finala Nafarroa Arenan izango da.

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store