Arteaga II.ak eta Salaberriak indarrak neurtuko dituzte gaur gauean Buruz Buruko Promozio Txapelketako finalerdietan

Axier Arteagak Iker Salaberriaren aurka jokatuko du gaur gaueko 22:00etatik aurrera Buruz Buruko Promozio Txapelketako finalerako txartelaren bila.

Arteaga II.ak 2017an lortu zuen txapela, eta aurtengo finalerdietara ere gogotsu iritsiko da, joan den asteburuan Zabala 22-7 gainditu ostean. Salaberriak zerbait gehiago sufritu behar izan zuen Irungo jaialdi horretan bertan Erasun kanporatzeko, baina Goizuetako aurrelariak ondo bideratu zuen norgehiagoka eta finalerdietara iristea lortu du profesionaletan egin duen aurreneko urtean.

2020-11-20

Azken albisteak

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

2026-09-12

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

Ezkurdia-Albisuk 22-20 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Altsasun, eta Laso-Martijaren porrotak bihar Arnedon finalerdietarako txartela emango lieke. Serie Bn, Jaka-Eskuzak 22-17 gainditu dituzte Murua-Eskiroz Baños de Rio Tobian eta finalerako sailkatu dira.

Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026-09-11

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-10 irabazi diete Artola-Rezustari Hondarribian, eta lider jarri dira Zabala-Iztuetak igandean Arnedon egiten dutenaren zain. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak 22-10 irabazi diete Amiano-Gabirondori eta finalera sailkatu dira.

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

2026-09-11

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

Asteburu honetan CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldia jokatuko da Hondarribian, Altsasun eta Arnedon.

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

2026-09-08

Ander Imazek alta jaso du eta pixkanaka entrenamenduetara itzuliko da

Pilotariari egindako proba osagarriek emaitza onak eman dituzte.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store