Artolak min hartu du soleoan eta bertan behera geratu da ostiraleko Alegiako jaialdia

Iñaki Artolak minduta du ezker hankako soleoa eta ez du ostiralean Alegian jokatuko. Jaialdia bertan behera geratu da, eta ostiralerako internet bidez erositako sarreren dirua automatikoki itzuliko da.

Artolak min hartu zuen bere ezker hankako soleoan pasa den ostiralean Arrasaten jokatu zuen partidan eta ezin izango du hurrengo ostiralean Peña II.aren aurka jokatu San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenetako kanporaketa. Peña II.a finalerdietara sailkatu da zuzenean. Artolak fisioterapia tratamendua hasiko du.

Ostiraleko Alegiako pilota jaialdia bertan behera geratu da, eta internet bidez erositako sarreren dirua automatikoki itzuliko da.

2024-06-25

Azken albisteak

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store