Astorek pilotazaleentzako Supporter pilota bilduma aurkeztu du

Euskal kirol markak bere “apustua” egin du eskuz binakako finalerako

ASTOREk erronka berri bat lortu du, bere instalakuntzetan igandean ospatuko den eskuz binakako finalistak eta aurreko finaletako hainbat irabazle biltzea. Berasaluze II-Zubieta eta Bengoetxea VI-Untoriak eskuz eskuko finalistetako beteranoekin hitz egin eta irudipenak alderatzeko aukera izan dute.

Martinez de Irujo eta Olaizola IIa txapeldunek hemendik bost egunetara Bizkaia Frontoian ospatuko den eta zaleen artean interes handia piztu duen partidako topaketako protagonistak animatu dituzte.

Pilotariek, Ruben Beloki Asegarceko arduradunak eta Inaxio Errandonea Aspeko arduradunak lagunduta, beste hainbat bezero eta langileen familiarteko pilotazaleekin batera, ASTOREko instalakuntzak ikusi dituzte Arrasaten. Enpresako sail desberdinak bisitatu dituzte eta geldialdi luzeago bat egin dute diseinu sailean. Bertan, partidetan eta entrenamenduetan erabiltzen dituzten jantziak erosoak izatea eta, diseinatzaile batek adierazi duen bezala, etxera galtza puskatuekin ez joatea lortzen duten pertsonekin hitz egin ahal izan dute.

Lau finalistek ASTOREren ekipazio ofizialeko jantziak erakutsi dituzte hedabideen aurrean, iazko denboraldian erabili zituztenak eta finalean, berriz ere, erabiliko dituztenak. Jarraian, 9 pilotarik eta hiru haurrek ASTOREren SUPPORTER pilota bilduma berria erakutsi dute. LUZEKA txanodun jertsea eta BANAKO mahuka motzeko kamisetak erakutsi dituzte, hain zuzen ere, 100%eko kotoizkoak. Kirol ekintzetarako eta erosotasunez janzteko ezin hobeak, egunerokotasunean estiloari uko egin gabe.

Bilduma pilotaren munduan oinarritzen da: bata bestearen gainean jarritako frontoien irudiak, frontoien elementu oso ezagunak, pilotarekin zerikusia duten testuak… Gorri eta beltzean egongo dira erabilgarri eta neurrietan, haurren 10 neurritik aurrera. Bildumaren ezaugarri nabarmenena tinta leunago eta naturalagoen erabilera da, ASTOREk ingurumenarekiko duen errespetuaren filosofiarekin bat etorriz.

Pilota bilduma berria apirilaren 23etik aurrera egongo da salgai.

Astore, pilotarekin lotutako marka 

Bilduma berri honekin, ASTOREk pilotaren aldeko apustua nabarmentzen du, hasieratik laguntzen ari den kirol bat. Sortu zenetik, 1988an, Arrasaten, ASTOREk 25 urte baino gehiago daramatza lehen mailako kirol jantziak egiten. Sortu zenetik euskal pilotarekin lotuta dago, bai jokoan, bai pilotarien jantzietan perfekzio teknikoak eta osagarri estetikoak garrantzi handia duten kirol bereziarekin.
Funtzionaltasunaren eta dotoretasunaren arteko bat-egite horrek eragina izan du ASTOREren lan filosofian; ez dio berritzeari utzi kirol ekintza desberdinetako ehunen diseinu eta kalitatea hobetzeko, autentizitatearen alde eginez, beti ere.

Informazio gehiago: Kike Sarasa Tfnoa. 670 42 89 40

Argazki bilduma

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-23

P.Etxeberria-Imazek garaipena lortu dute CaixaBank Mastersean

P.Etxeberria-Imazek 22-18 irabazi diete Laso-Martijari Zarautzen. Serie Bn, Amiano-Gabirondok Zubizarreta IV-Bikuña garaitu dituzte.

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-15

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-16 irabazi diete Altuna III-Imazi Azkoitian, eta bigarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn Amiano-Gabirondok, Murua-Eskiroz gainditu dituzte.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store