BARRIOLAK BERE LEHENENGO BURUZ BURUKO TXAPELA LORTZEN ZUEN

Abel Barriolak bere buruz buruko lehenengo txapela janzten zen, Ruben Beloki Donostiako Atano III.a pilotalekuan, 22 eta 3 menperatu ondoren.

Garaipen hau eskuz banakako txapelketaren historian zehar lortutako bigarren garaipen zabalena izan zen, Ariño I.ak Azkarateri 1963an 22-2 sartu zionetik.
Leitzako pilotaria, lau txapela zituen tituluaren defendatzailearen gainetik igaro zen. Burlatarra ondo aritu zen hasieran baina markagailuan atzetik jarri zen bezain laster ezin izan zuen bere jokoa erakutsi. Belokik bere arerioaren nagusitasunaren aurrean berehala amore eman zuen. Garaipen hauekin denboraldi horretako bigarren txapela lortzen zuen Abelek abenduaren 23an lau eta erdiko txapelketan Patxi Eugiri irabazi ondoren.

Finalak 52 minutu iraun zuen eta 179 pilotakada eman ziren.

2012-01-31

Azken albisteak

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-15

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-16 irabazi diete Altuna III-Imazi Azkoitian, eta bigarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn Amiano-Gabirondok, Murua-Eskiroz gainditu dituzte.

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store