BELOKI “FINALERA PASEA EMATEN DUEN PARTIDA BATEN PRESIOA DAUKA LARUNBATEKO NEURKETAK”

Bi bikoteak prentsaurrekoan agertu dira. Hauexek beraien adierazpenak.

-Olaizola
“Ez da inolako arazorik izan pilotekin. Guk ohiko pilotak hartu ditugu, hots, fuerteak eta Punparenak. Heurek jokoarekin dabiltza baina gu atzean menperatzen ahaleginduko gara pilota erosoak topatzeko eta erasoan sartzeko. Pascualek pilota hartzen badu min handia egiten du”.

-Beloki
“Guk enpresako ordezkari bakarrak izateagatik ez dugu presio bereziruk. Presioa binakako finalean sartu ahal izateko partidua delako da”.

Tentsio handiko partida

-Gonzalez
“Niri asko gustazten zaizkit larru bueltako pilotak. Indartsuak dira eta frontisetik asko irtetzen dira.
Tolosako partidak tentsioa falta izan zuen. Larunbat honetakoa erabat ezberdina da. Oso zaila izango da baina gu gogotsu eta ilusioz gatoz.
Oso polita izango litzateke finalean Xalaren kontra jokatzea”.

-Pascual
“Materiala indartsua da laurontzat. Olaizolak eta Belokik experientzia handia daukate, txapelketa asko jokatu dituzte eta hasieratik gorantz joan dira. Larunbatean partida apurtzera irtengo gara; abiadura eman Sebasek amai dezan. Haiek neurketa luzatu eta gogortu nahi izango dute”.

Olaizola-Beloki: 104,3-103,7-103,5 g.
Gonzalez-Pascual: 103,8-104,9-105,9 g.

2019-03-22

Azken albisteak

Senar-Lizeagak eta Salaberria-Bikuñak gainditu dituzte San Fermin Serie B Torneoko kanporaketak

2026-07-05

Senar-Lizeagak eta Salaberria-Bikuñak gainditu dituzte San Fermin Serie B Torneoko kanporaketak

Senar-Lizeagak 22-20 garaitu dituzte Amiano-Landa, eta Salaberria-Bikuñak 22-19 irabazi diete Elordi-Aldaberi Elgetan jokatutako kanporaketetan.

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

2026-07-04

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

Gaur gauean, Donostian, Lasok 22-6 irabazi dio Peña II.ari lehen finalerdian, eta Altuna III.ak 22-17 gainditu du Zabala bigarren finalerdian. Bi irabazleak astearte goizean lehiatuko dira Nafarroa Arenako finalean.

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store