BELOKI GOÑI III.AREN GAINETIK PASA DA ETA FINAL ZORTZIRENETAN DA

Ruben Belokik eskuz banakako txapelketako garaipenik errezenetariko bat gauzatu du gaur Labriten Goñi III.a 22 eta 2 mendean hartu ostean.
Burlatako atzelariak oso kolpe freskoa eta indartsua erakutsi du neurketa osoaren zehar eta joku une bikainean dagoela argi utzi du.
Arerioak ezer gutxi egin ahal izan du emandako pikotakada bortitzen aurrean baita aurreko koadroetan egindako jokaldietan ere.
Belokik Patxi Ruizen aurka jokatuko du final zortzirenetan.

Bengoetxea VI.ak kale egin du

Oinaz Bengoetxeak Lasaren eta berak egindako hutsen eraginez galdu du gainezka zegoen Labrit pilotalekuan jokatutako kanporaketa.
Leitzako pilotaria bigarren zatian partidutik atera da urduritasunak jota. Pilotari gogor ematera joan da eta ez zaio ondo atera. Gainera azkarregi jokatu du eta huts asko egin ditu.
Lasa III.ak Olaizola I.aren kontra jokatuko du.

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store