BELOKI “IRUJO ERO BIHURTZEN SAIATUKO GARA”

Ruben Beloki eta Juantxo Koka datorren larunbatean Labriten Mtez. de Irujo eta Eulateren kontra jokatuko duten partida erabakigarrirako pilotak aukeratzen egon dira eguerdian.
Burlatarrak kanporaketa oraindik bizirik dagoela garbi dauka “10.tanturarte orekatuta heldu behar gara eta hortik aurrera Eulate zigortzeari ekingo diogu partidua gogortuz. Nahiz eta Bergarako lehia modu garbian galdu ez dugu txapelketan amore ematen eta hil ala bizi irtengo gara larunbatean. Bergaran ustekabean harrapatu gintuen Juanen jokuak eta ez genuen aurre egiten jakin izan. Labriten ero bihurtzen saiatuko gara”.
Materialari buruz Rubenek eta Juantxo Kokak motel eta biziak diren pilotak aukeratu dituzte partiduan denetariko egoera izango dela pentsatzen dute eta. Pisuak hauexek dira: 105,6-104,4-105,5 gramo.

Aspeko pilotariak ados geratu dira pilotekin aurkarien pilotak ere goraipatu dituztela. Irujo honela mintzatu da horretaz ” Oso onak dira, frontisetik ez dira asko irtetetzen baina ematen diozunean ederki ibiltzen dira. Beraienak ere onak dira, jokatzeko modukoak”
Eulate gauzatu behar duten estrategiaz aritu da “Beloki ekiditu behar dugu bere erritmoa jar ez dezan. Oin bat sartu dugu finalaurrekoetan baina biak sartu behar ditugu”.
Aspeko piloten pisuak honako hauek izan dira: 106,2-104,9-105,6 gramo.
200 pertsona inguru bildu dira kantxa jarlekuetan eta komunikabide asko, 4 telebista kate barne.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store