BENGOETXEA VI “EZ NAIZ TITINEN BELDUR”

Oinatz Bengoetxeak Titin III.arekin topo egin du Azkoitiko Gurea pilotalekuan goizeko pilota aukeraketan beren atzelariak lagun zituztela.
Bertan materiala aukeraketa gauzatu dute eta antza, arazorik ez da izan hautatzaileak aurkeztutako saskitxoarekin.
Asegarcekoek 103,1-103,6-103,9 gramotako pilotak bereiztu dituzte Aspekoek 106,8-103,-103,9 gramotakoak hartu dituzte bitartean.
Dirudienez, Bengoetxea eta Patxi Ruizen pilotak bizitsuagoak omen dira Titin III.a eta Paskualenak apur bat motelagoak direlarik.

Bere aurreko koadroetako aurkariaz itaunduta Leitzarrak zera dio “Ez naiz Titinen beldur, errespetoa diot baina. Segundu bat ere ezin diozu bistatik kendu zirt-zart batetan akaba zaitzake eta”.
Errioaxaren kontra erabil daitekeen estrategiari buruz bere ideiak dauzka Oinatzek “pilotakada luzez ezkerra behean bilatu behar diozu edo bestela pilotakadak oinetara bideratu”.
Lau pilotariak ados geratu dira pilotekin eta datorren ostiralean 22:00 etan berriro ere elkar ikusiko dute.

BENGOETXEA VI “EZ NAIZ TITINEN BELDUR”

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

2026-07-04

Lasok eta Altuna III.ak jokatuko dute 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala

Gaur gauean, Donostian, Lasok 22-6 irabazi dio Peña II.ari lehen finalerdian, eta Altuna III.ak 22-17 gainditu du Zabala bigarren finalerdian. Bi irabazleak astearte goizean lehiatuko dira Nafarroa Arenako finalean.

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store