BERASALUZE VIII: “TITINEKIN DANA PERFEKTU EGIN BEHAR DUZU”

Pablo Berasaluzek konpromezu handia dauka bariku honetan San Mateoko feria zabalduko duen estraineko partidan. Izan ere berriztarrak Titin III.ari aurre egin beharko dio lau eta erdian orain arte egin ez den neurketa berezian.
Gogoratu behar da modalitate honetan errioxarra egun txapelduna dela eta pilotazaleek dakiten bezala distantzian trebenetariko pilotaria da.
Asegarce.comek Pablorekin berbetan jardun du eta hauxe da kontatu diguna.

Asegarce.com: Partidu gatza daukazu barikuan …
-Berasaluze VIII: Gogorra izango da baina printzipioz nik ez dut ezer galtzeko. Nik daukadan dana emango dut. Berak %ehunean ez ba dabil nik iraba dizaioket.

A: Non sar diezaioke tantua Augustori?
-B: Ia inon ez. Aurrekaldean pilotari bete-betekoa da. Berari irabazteko dana perfektu egin behar duzu.

A: Denboraldi honetan bi aldiz egon zarete aurrez aurre eta bietan berarentzat izan da garaipena …
B: Partidu bakoitza ezberdina da bestekin alderatuta. Honek ere bestelako historia eukiko du.

A: Aurten debuta egin zenuelako hamargarren urteurrena da. Pilotari gisa zelan ikusten duzu zure burua?
B-: Artean ume nintzan. Uste dut oraingo honetan egin dudan jokurik altuenean nagoela.

A: Urdurik?
-B: Bueno, partidua jokatu baino aurreko orduetan bai urdurik zagozela, baina behin frontoian sartuta txantxak hasten dira eta lasaitu egiten zara.

A: Zer esango diozu Titin III.ari aldageletan?
Trankil jokatzeko.

2019-03-22

Azken albisteak

Artola-Rezustak eta Zabala-Iztuetak bigarren garaipena erdietsi dute CaixaBank Mastersean

2026-07-25

Artola-Rezustak 22-17 gainditu dituzte Altuna III-Imaz Elizondon, eta Zabala-Iztuetak 22-9 garaitu dituzte Ezkurdia-Albisu Ermuan. Serie Bn garaipena lortu dute, Salaberria-Morgaetxebarriak (22-19) Buñuelen, Amiano-Gabirondok (22-21) Etxebarrian eta Murua-Eskirozek (22-13) Huercanosen.

Laso-Martija garaipenarekin estreinatu dira CaixaBank Serie A Mastersean

2026-07-25

Laso-Martija garaipenarekin estreinatu dira CaixaBank Serie A Mastersean

Laso-Martijak 22-19 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Luzaiden, CaixaBank Masterseko beraien lehen partidan. Serie Bn Peña II-Lozak (22-14) irabazi dute Luzaiden, eta P.Etxeberria-Landak (22-14) eta Jaka-Eskuzak (22-15) Laudion.

Artola-Rezustak eta Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin ekin diote CaixaBank Mastersari

2026-07-19

Artola-Rezustak eta Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin ekin diote CaixaBank Mastersari

Artola-Rezustak 22-17 irabazi diete Ezkurdia-Albisuri Barakaldon, eta Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-18 gainditu dituzte Larrazabal-Zabaleta Otxandion. Serie Bn, Jaka-Eskuzak eta Murua-Eskirozek lortu dute garaipena.

P.Etxeberria-Iztuetak garaipena lortu dute CaixaBank Serie A Mastersaren hasieran

2026-07-18

P.Etxeberria-Iztuetak garaipena lortu dute CaixaBank Serie A Mastersaren hasieran

P.Etxeberria-Iztuetak 22-6 gainditu dituzte Altuna III-Imaz CaixaBank Serie A Masterseko lehen partidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store