Binakako Serie A eta Serie B Txapelketak aurkeztu dira gaur

Bi txapelketak ostiral honetan hasiko dira. Serie A martxoaren 21ean amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan eta Serie B martxoaren 13an Labriten.

Gaur goizeko aurkezpenean Binakako Serie A eta Serie B Txapelketak irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda ezagutzera eman dute Aspek eta Baikok.

Bikoteak Serie A

BAIKOARTOLA-ALBISUJAKA-MARIEZKURRENA IILARRAZABAL-IZTUETALASO-LANDA
ASPEALTUNA III-EZKURDIAELORDI-ZABALETAP.ETXEBERRIA-MARTIJAZABALA-REZUSTA

Bikoteak Serie B

BAIKOAMIANO-ARANGURENPEÑA II-LIZEAGASENAR-ESKIROZZUBIZARRETA IV-IMAZ
ASPEDARIO-LOZAMURUA-ESKUZAREKALDE-GABIRONDOSALABERRIA-BIKUÑA

Hasiera ostiralean Bilboko Deportivon

Elordi-Zabaleta eta P.Etxeberria-Martija bikoteek emango diote hasiera Serie A Txapelketari ostiral honetan Bilboko Deportivo pilotalekuan. Larunbatean, Lizarran jokatuko dute Artola-Albisuk eta Larrazabal-Iztuetak. Igandean, Jaka-Mariezkurrena II.a eta Laso-Landa izango dira aurrez aurre Tolosan. Eta astelehenean, Eibarren, Altuna III-Ezkurdiak eta Zabala-Rezustak emango diote amaiera lehen jardunaldiari. 

Sailkapen liga, play-in fasea, finalerdietako liga eta finala Serie A eta Serie B txapelketetan 

Bi txapelketetan, bikoteak bi aldiz lehiatuko dira 14 jardunaldi izango dituen sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutakoek play-in fasea jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu Serie An eta bi jardunaldi Serie Bn. Eta finalari dagokionez, martxoaren 13an Iruñeko Labrit pilotalekuak hartuko du Serie Bko finala, eta Nafarroa Arenan jokatuko da Serie Ako finala martxoaren 21ean.

Sarrerak

Sarrerak eskuragarri daude jadanik EntradasFronton atarian.

2026-11-24

Azken albisteak

P.Etxeberriak 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketa irabazi du

2026-11-22

P.Etxeberriak 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketa irabazi du

P.Etxeberriak kaiolako bere bigarren txapela irabazi du Bilboko Bizkaia Frontoian 22-20 Zabalari irabazita.

Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailearen erabakia – Hasiera batean finalista ez den pilotari baten behin-behineko parte-hartzea 2026ko Lau t’erdiko finalean

2026-11-20

4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako materiala prest

2026-11-19

P.Etxeberriak eta Zabalak igandean Bizkaia Frontoian jokatuko duten finalerako pilotak aukeratu dituzte.

Eibarko Astelenan, Pelota Pro Ligaren ikuskizuna

2026-11-19

Eibarko Astelenan, Pelota Pro Ligaren ikuskizuna

Eibarko Udalak eta Pelota Pro Ligak akordioa aurkeztu dute Astelena pilotalekuan pilota jaialdiak programatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store