CaixaBank Mastersa Nafarroa Arenan erabakiko da

Nafarroa Arenak CaixaBank Mastersaren azken fasea hartuko du iraileko azken asteburuan. Irailaren 29an finalerdiak jokatuko dira, eta urriaren 1ean finala. Azken fase honetarako sarrerak eskuragarri daude EntradasFronton atarian.

Iruñean, 2023ko irailaren 12an

Gaur eguerdian aurkeztu da Nafarroa Arenan CaixaBank Mastersaren azken fasea.

Finalerdiak irailaren 29an, ostirala, jokatuko dira, 21:15etik aurrera. Jaialdia Ezkurdia-Mariezkurrena II eta Jaka-Martija bikoteen arteko partidarekin hasiko da, eta ondoren, Altuna III-Imaz eta Peña II-Rezusta bikoteen arteko beste finalerdia jokatuko da.

Eta bi egun geroago, urriaren 1ean, 17:00etan hasiko da CaixaBank Mastersaren finala hartuko duen pilota jaialdia. Arratsaldeari hasiera P.Etxeberria-Zabaleta vs Larrazabal-Albisu partidak emango dio eta ondoren jokatuko da finala.

Sarrerak eskuragarri daude EntradasFronton atarian

Finalerdiak. Irailak 29
Kantxa: 30 euro
Kantxako errebotea: 18 euro
Goiko errebotea: 10 euro
Finala. Urriak 1
Kantxa: 40 euro
Goiko kantxa: 30 euro
Kantxako errebotea: 22 euro

2023-09-12

Azken albisteak

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

2026-09-13

Laso-Martija CaixaBank Mastersetik kanpo geratu dira

Laso-Martijak 22-16 galdu dute Zabala-Iztuetaren aurka Arnedon, eta ondorioz Ezkurdia-Albisu sailkatu dira finalerdietara.

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

2026-09-12

Ezkurdia-Albisuk aukerei eusten diete CaixaBank Mastersean

Ezkurdia-Albisuk 22-20 irabazi diete Larrazabal-Zabaletari Altsasun, eta Laso-Martijaren porrotak bihar Arnedon finalerdietarako txartela emango lieke. Serie Bn, Jaka-Eskuzak 22-17 gainditu dituzte Murua-Eskiroz Baños de Rio Tobian eta finalerako sailkatu dira.

Elordi-Mariezkurrena II.ak garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026-09-11

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-10 irabazi diete Artola-Rezustari Hondarribian, eta lider jarri dira Zabala-Iztuetak igandean Arnedon egiten dutenaren zain. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak 22-10 irabazi diete Amiano-Gabirondori eta finalera sailkatu dira.

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

2026-09-11

CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

Asteburu honetan CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldia jokatuko da Hondarribian, Altsasun eta Arnedon.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store