CaixaBank Masterseko azken jardunaldi zirraragarria irekiko du Hondarribiak

Asteburu honetan CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldia jokatuko da Hondarribian, Altsasun eta Arnedon.

Elordi-Mariezkurrena II.a, Zabala-Iztueta eta Artola-Rezusta dagoeneko sailkatuta, beste hiru bikote lehiatuko dira urriaren 2an Nafarroa Arenan jokatuko diren finalerdietarako azken txartela lortzeko helburuarekin.

Artola-Rezusta eta Elordi-Mariezkurrena II.a nor baino nor gehiago arituko dira gaur arratsaldean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, 19:30ean hasiko den jaialdian.

Bihar, larunbata, Ezkurdia-Albisu eta Larrazabal-Zabaleta bikoteek garaipena behar dute Altsasun, sailkatzeko aukerei eutsi nahi badiete.

Eta igandean, Arnedon, Laso-Martijak eta Zabala-Iztuetak azken jardunaldira arte irekita egon den sailkapen liga itxiko dute.

Finalerdiak CaixaBank Serie B Mastersean

Hondarribiak eta Baños de Rio Tobiak CaixaBank Serie B Masterseko finalerdiak hartuko dituzte asteburu honetan. P.Etxeberria-Landa vs Amiano-Gabirondo ostiralean Hondarribian, eta Jaka-Eskuza vs Murua-Eskiroz larunbatean Baños de Rio Tobian arituko dira. Lau bikoteek Zallako urriaren 3ko finala izango dute jomuga.

Sarrerak

Jaialdietarako sarrerak entradasfronton orrian daude eskuragarri.

2026-09-11

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store