CaixaBank Masterseko hamaikagarren jardunaldiak bigarren eta hirugarren sailkatuak jarriko ditu aurrez aurre Bilbon ostiral honetan

 Lau jardunaldi falta dira CaixaBank Masterseko sailkapen liga ixteko eta fase honetako lau bikote erregularrenen zain daude finalerdiak. Une honetan, zortzi bikoteetatik seik dute hurrengo fasera sartzeko aukera. Artola-Rezustak lasai hartu dezakete arnasa lehenengo txartela eskuratu ondoren, baina gainerakoek gogotik egin beharko dute lan onenekin egoteko.

Tartean Altuna III-Imaz eta Olaizola II-Zabaleta. Txapelketako bigarren eta hirugarren sailkatuek Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko dute ostiral honetan. Gipuzkoarrak zazpi punturekin iritsiko dira norgehiagokara, nafarrak baino bat gehiagorekin, baina inor ez dadila gora begira geratu une erabakigarri honetan. Olaizola II.a eta Zabaleta hirugarren postuan daude, baina laugarren eta bosgarren postuekin berdinduta.
Altuna III-Imazek huts egiteko tarte txikia badute, Olaizola II-Zabaletak are gutxiago dute.

Oraindik lau jardunaldi falta dira, bai, baina inor ez dadila despistatu.

2020-09-22

Azken albisteak

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store