CaixaBank Masterseko seigarren jardunaldia itxi dute Beran

Berako Eztegara pilotalekuan jokatu da asteburu honetako seigarren jardunaldiko azken partida. Artola-Rezustak eta Bengoetxea VI-Martijak argi utzi zuten atzo eta ostiralean ez dutela lidergoa uzteko asmorik. Eta atzetik datozenak ere ez daude ezer oparitzeko prest.

Altuna III-Imaz bigarren ontzi horretan doaz Olaizola II-Zabaletarekin batera, onenengandik puntu bakarrera. Erritmo horri eusteko Urrutikoetxea-Irribarriari irabazi behar zioten gaur arratsaldean Beran eta ez dute hutsik egin (10-22).

Urdinak nagusi izan dira partida hasieratik. Egia da lehen tantoetan bi berdinketa egon direla (1-1 eta 2-2), baina hortik aurrera Altuna III.ak eta Imazek aldea handitu dute. Lehenengo, pixkanaka-pixkanaka (2-5, 4-9, 5-11), baina markagailuak 6-11 adierazten zuenean, urdinek 7 tanto egin dituzte jarraian eta partida hautsi dute. Azkenean, garaipena lortu dute Altuna III-Imazek 10-22 irabazita.

2020-08-02

Azken albisteak

Laso-Iztueta San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

2026-07-12

Laso-Iztueta San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

Laso-Iztuetak 22-20 irabazi diete Jaka-Mariezkurrena II.ari Labriten, eta Larrazabal-Albisuk 22-20 galdu dute Altuna III-Martijaren aurka Nafarroa Arenan, finalerdietako ligan. Serie Bn Peña II-Ugartemendiak irabazi dute Nafarroa Arenan, eta Murua-Gaskuek Labriten. Senar-Lizeaga Serie B Torneoko finalerako sailkatu dira.

Laso-Iztueta se estrenan con victoria en la liga de semifinales del Torneo San Fermín

2026-07-11

Laso-Iztueta se estrenan con victoria en la liga de semifinales del Torneo San Fermín

Laso-Iztuetak 22-18 irabazi diete Ezkurdia-Gabirondori San Fermin Torneoko beraien lehenengo partidan. Serie B Txapelketan, Rekalde-Eskuzak 22-20 gainditu dituzte Murua-Gaskue.

Morgaetxebarriak Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-07-10

Baiko Pilota eta Aimar Morgaetxebarria akordio batera iritsi dira eta beste urte batez luzatu dute kontratua.

Larrazabal-Albisuk galdu egin dute San Fermin Torneoko finalerdietako ligako lehen partida

Larrazabal-Albisuk 22-14 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka finalerdietako ligako lehen partidan. Serie B Torneoan, Zubizarreta IV-Eskirozek 22-17 galdu du Salaberria-Bikuñaren aurka.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store