DATORREN URTERARTE

Hau bai egonaldi mundiala! 2006ko Arnedillo Hotel Bainuetxeko Asegarceko konzentrazioak bereak egin du baina ahaztuezina suertatuko zaie pilotari guztiei, zalantzarik gabe. Denon pilak erabat kargatuta eta gainean daukagun uda trinkoari aurre egiteko soberako indarrak bildu dituzte pilotari taldeak eta gainerako enpresako kideek.
Lehenengo helmugak sanferminetako lau eta erdiko eta binakako torneoak ditugu horretarako Asegarceko pilotariak freskotasun osoz arituko direla.

Zernolako egonaldia izan den ezagutzeko argazkiak ikustea baino ez da egin behar. Hori bai atsedena hartzea! Lehen mailako kirol talde askok holako konzentrazioa nahi izango lukete indarrak berriztatzeko. Olatuak eragiten duen tramankuludun igerilekua, ur termalak, errelajatzeko ur zirkuitua, teniseko zelaia, karta zein amaiera gabeko buffeta jantokian …
Uuufa. Datorren urterako goi-goian geratu da listoia eta hau bezalako konzentrazioa antola daitekenik zalantzan gaude.

Hidratoak vs. koipea

Hala eta guztiz ere, grina txar hauek inguratuta egonda ere Asegarceko pilotari gehienek ohitura onak eusteari ekin diote. Tarta goxo-goxoak, okela erregosia eta jakiak saltsan nonahi zebiltzan baina kirolariek hidratodun platerak eta koipe edota azukre gutxiko janak hartzen jardun dute. Yogurrak gordetzen zituen hotzgailua jo eta su zegoen hainbeste bisitaldirekin eta egosteko pasta gehiago nola lortu estu eta larri zebiltzan sukaldean. Hori bai, tentazioa bildots erreta, txokolatezko moussearen forma zeukan.

2007urterarte mediku zerbitzuak zein teknikariek oso zail daukate aurtengo Arnedillo Hotel Bainuetxeko egonaldi hau gainditzea bestela pilotairei gal diezaien izugarrizko zapore ona geratu zaiela eta.

Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero erreportaian.

DATORREN URTERARTE

2019-03-22

Azken albisteak

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

2026-07-01

Donostiak 4 1/2 San Fermin Torneoko bi finalerdiak hartuko ditu ostiral honetan

Altuna III vs Zabala eta Laso vs Peña II partidetako irabazleek uztailaren 7ko finalerako txartela lortuko dute.

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

2026-06-28

Senar-Ugartemendiak eta Murua-Lozak jokatuko dute I. Errioxa Zirkuituko finala

Senar-Ugartemendiak 22-11 irabazi diete Amiano-Salaverri II.ari Santo Domingo de la Calzadako finalerdian, eta larunbatean Murua-Lozaren aurka jokatuko dute Logroñoko finala.

Lasok eta Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietako bat osatu dute

2026-06-27

Lasok 22-18 irabazi dio Jakari Gernikan, eta atzo sailkatu zen Peña II.a izango du aurkari Donostian datorren ostiralean.

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

2026-06-27

Peña II.a 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako sailkatu da

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Sestaon, eta biharko Gernikako kanporaketako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store