Dena prest 4 ½ Promozio Txapelketari hasiera emateko

Gaurko aurkezpenean 4 ½ Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren 8 pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera. Baiko Pilotako lau ordezkarik eta Aspeko beste lauk final-laurdenetako liga jokatuko dute lehenik eta behin, eta hortik lau pilotari onenek finalerdietara egingo dute salto. Finala azaroaren 11n jokatuko dute. 

Zozketaren ondoren, taldeak honela osatu dira:

A TALDEA: Alberdi II, Eskiroz, Exposito eta Gaskue.

B TALDEA: Alberdi, Egiguren V, Mata eta Zubizarreta III.

Lehenengo jardunaldia

Ostiral honetarako Agoitzen eta Atarrabian antolatu dituzten pilota jaialdietan ekingo diote pilotariek 4 ½ Promozio Txapelketako final-laurdenetako lehenengo jardunaldiari. Alberdi vs Zubizarreta III izango dira aurrez aurre Agoitzen, eta Egiguren V vs Mata Atarrabian. 

Larunbatean, Eskirozek eta Alberdi II.ak elkarren indarrak neurtuko dituzte Laudion, Aretan. Eta igandean, Tolosan, aurreneko jardunaldiari itxiera emango diote Gaskuek eta Expositok. 

Sarrerak salgai

Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke.

2023-10-04

  • Txapelketa ostiral honetan hasiko da Agoitzen eta Atarrabian
  • Alberdi, Egiguren V, Alberdi II, Exposito, Eskiroz, Gaskue, Zubizarreta III eta Mata saiatuko dira txapela janzten
  • Lehiaketa final-laurdenetako ligarekin hasiko da, ondoren finalerdietako kanporaketak jokatuko dituzte, eta azaroaren 11ko finalarekin amaituko da 

Gaurko aurkezpenean 4 ½ Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren 8 pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera. Baiko Pilotako lau ordezkarik eta Aspeko beste lauk final-laurdenetako liga jokatuko dute lehenik eta behin, eta hortik lau pilotari onenek finalerdietara egingo dute salto. Finala azaroaren 11n jokatuko dute. 

Zozketaren ondoren, taldeak honela osatu dira:

A TALDEA: Alberdi II, Eskiroz, Exposito eta Gaskue.

B TALDEA: Alberdi, Egiguren V, Mata eta Zubizarreta III.

Lehenengo jardunaldia

Ostiral honetarako Agoitzen eta Atarrabian antolatu dituzten pilota jaialdietan ekingo diote pilotariek 4 ½ Promozio Txapelketako final-laurdenetako lehenengo jardunaldiari. Alberdi vs Zubizarreta III izango dira aurrez aurre Agoitzen, eta Egiguren V vs Mata Atarrabian. 

Larunbatean, Eskirozek eta Alberdi II.ak elkarren indarrak neurtuko dituzte Laudion, Aretan. Eta igandean, Tolosan, aurreneko jardunaldiari itxiera emango diote Gaskuek eta Expositok. 

Sarrerak salgai

Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke.

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store