Dena prest igandeko Buruz Buruko partida bietarako

Eibarko Astelena pilotalekuak Buruz Buruko Txapelketako hitzordu bikoitza izango du igande honetan. Jaialdia Agirre-Elezkano II.aren arteko partidarekin hasiko da eta ondoren Ezkurdia-Altuna III.ak jokatuko dute.

Lau protagonistek saskiarekin hitzordua izan dute gaur goizean Astelenan.
Elezkano II.ak 105 (1) eta 104,1 (2) gramoko bi pilota aukeratu ditu. Agirrek 104,3 g (3) eta 104,1 g-ko bi (4) hautatu ditu.

Igandeko bigarren norgehiagokarako, Ezkurdiak 104,8 (1) eta 104,9 (2) gramoko bi larru aukeratu ditu. Jokin Altunak, bere aldetik, pisu bereko bi pilota aukeratu ditu: 104,5 g (3) eta 104,5 g (4).

2020-11-12

Azken albisteak

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store