EGUN TXAPELDUNEK FINALEAN SARTZEKO LEHIARI EUSTEN DIOTE

Egungo txapeldunek, Olaizola II.a eta Mendizabal II.a, finalean izateko aukerari eusten diote, Labrit pilotalekuan Berasaluze VIII.a eta Begino 20-22 menderatuta partidu gogor eta estu batetan.
Lehen zatian Berasaluzeren erakustaldia ikusi ahal izan du beteta izan diren harmailetako publikoak pilotari bizkaitarrak egin duen makina bat gantxu eta paradaz.
Berrizko aurrelariak 12 tantu lortu ditu eta Olaizola II.a maiz estutu du.
Beginok, nekeak jota, pilota asko galdu ditu eta Mendizabal II.ari eraso egiteko orduan Añorgako defentsa bikainarekin topo egin du.
Honek oso partidu ona egin du eta defentsa horretaz aparte Olaizola II.ak pilota utzi dionean ederto astindu du Oierrek.
Olaizola II.a ondo aritu da defentsan eta ez da bestetan bezala disdiratu.

2019-03-22

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store