Elgoibarko Udalak II. San Bartolome torneoko bikoteak ezagutzera eman ditu

Gaur goizean Ane Beitia, Elgoibarko Alkateak; Gorka Garaizabal, Kirol Patronatuko Lehendakariak eta Aspe eta Baiko enpresetako ordezkariek, Ikastolako Frontoian ospatuko den II San Bartolome Pilota Txapelketa jokatuko duten bikoteen izenak jakinarazi dituzte.

Abuztuaren 24an, partida 18:00etan hasiko da Arteaga II – Larunbe eta Egiguren V – Bikuñaren arteko partiduarekin. Jarraian II. San Bartolome Pilota Txapelketaren finalerdia jokatuko da, non Irribarria eta Imaz, Bengoetxea VI eta Martijaren kontra lehiatuko diren. Bestalde, igandean, hilak 25 partidari 17:00etan ekingo zaio,

EITBk zuzenean eskainiko baitu finala. Laso eta Arangurenek, P. Etxeberria eta Tolosaren kontra jokatuko dute. Ondoren, II. San Bartolome Pilota Txapelketaren finala ospatuko da. Okasio honetan, larunbatean garaile suertatzen den bikotea finalera zuzenean iritsiko den Artola eta Zabaletak osatutako bikotearen aurka lehiatuko da. Sarrerei dagokionez Kaia tabernan salduko dira: 30 ¤ (egun bakoitzeko).

Azkenik, abuztuaren 26rako, Txiki Eguna, Elgoibarko Udalak, 18:00etan hasiko den ohiko Pilota jaialdia antolatu du. Alde batetik, Mendizabal III eta Erostarbek, Bakaikoa eta Etchegoinen kontra jokatuko dute eta beste alde batetik, Arretxe II eta Erasunek, Elordi eta Garmendiaren kontra. Prezioa: 10 ¤.

Torneoaren egutegia

2019-08-20

Azken albisteak

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

2026-11-20

Salaverri II.ak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ruben Salaverri akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte batez luzatzeko.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

2026-11-15

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-13 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store