Elordik Altuna III.a ordezkatuko du, lesionatuta dagoelako, gaur arratsaldean hirugarren posturako partidan

Altuna III.ak minduta du bere eskuineko ukondoa eta, beraz, ezin izango du gaur arratsaldean Zumarragan 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren posturako partida jokatu. Bere ordez Elordik jokatuko du.

2024ko azaroaren 17a

2024ko azaroaren 17ko lehen orduan, Aspe Pelota enpresak EPELi jakinarazi dionez, Jokin Altunak “prozesu mingarria eta hanturazkoa du bere eskuineko ukondoan, zenbait orduko eboluzioarekin, bursitis olekraniano infekzioso batekin bateragarria”. Hori dela eta, pilotaria ez dago gaur arratsalderako aurreikusita dagoen 3. eta 4. posturako Lau t ‘erdiko Txapelketako partida jokatzeko moduan.

Lau t ‘erdiko Txapelketaren Araudiak adierazten duenez, pilotari batek ezin badu 3. eta 4. posturako partida jokatu, bere postua final-laurdenetako ligan ondoen sailkatuta dagoen pilotariarena izango da. Final-laurdenetako ligan ondoen sailkatutako pilotaria izango dela adierazten da: (i) 3. amaitu ondoren, edozein multzotan (A edo B) puntu gehien lortu dituena; (ii) puntuekin berdinduta egonez gero, tantoen koefiziente onena lortuko lukeena (aldeko tantoak ken kontrako tantoak).
Araudian adierazitakoa aplikatuz, Elordiri dagokio Jokin Altunaren tokia hartzea gaur Zumarragan Jakaren aurka jokatzeko Lau t ‘erdiko Txapelketako 3. eta 4. postuetarako partidan.

2024-11-17

Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store