EMAITZA DUINA BEDEREN

Olaizola I.ak eta Patxi Ruizek porrot egin dute EPELen Binakako Txapelketako ligaren hirugarren ihardunaldia itxi duen neurketan Gonzalez eta Laskurainen aurrean 15-22 galdu ondoren.

Asegarceko bikotea Tolosako Beotibarren pilotalekutik zeharo makurtuta irtetzear egon da 6-21 behin behineko emaitza zegoen ikusita. Une horretatik 15erarte heltzearen egilea Olaizola I.a izan da, zabalera botatako txapagainekoak, dejadak eta pilotakada bortitzak gauzatuz. Azkenean 15 eta 22, eta duintasuna gordeta.

Gonzalezek eta Laskurainek oso partido ona jokatu dute.
Patxi Ruizek ez du azken asteetan erakutsitako maila hobekuntzaren seinalik isladatu.

EMAITZA DUINA BEDEREN

2019-03-22

Azken albisteak

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-08

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Zabalak 22-11 irabazi dio Muruari Gasteizko Ogetan, eta beste finalerdia irabazi duen P.Etxeberriaren aurka jokatuko du azaroaren 22ko finala Bizkaia Frontoian.

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

2026-11-07

P.Etxeberriak finalerako txartela lortu du

P.Etxeberriak 22-15 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III.ean jokatu duten finalerdian, eta azaroaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko den 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako txartela lortu du. Bere aurkaria bihar Gasteizko Ogetan Zabalak eta Muruak jokatuko duten finalerditik aterako da.

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store