EPELEN ESKUZ BANAKAKO FINALERDIETAKO TOKIAK ERABAKITA DAUDE

Esku Pilota Enpresen Ligak Eskuz Banakako Txapelketako finalerdietako datak eta tokiak zehaztu ditu dagoeneko. Honelaxe jokatuko dira:

Olaizola I.a eta Xalaren arteko neurketa ekainaren 5ean, larunbata, Iruñako Labrit pilotalekuan izango da 17:00etatik aurrera.
Mtz. de Irujok eta Patxi Ruizek ekainaren 6an, igandea, Eibarko Astelena pilotalekuan elkarren aurka jokatuko dute 17:00 etatik aurrera.

Iruñako jaialdiari dagokionez hona hemen salneurriak eta erreserbak egiteko erak:
Kantxa jarlekua eta 1. solairua, 60 €.
2. solairuko, lehen lerroa, 30 €.
2. solairuko 2. eta 3. Lerroek 25 €,
Erresebak web honetan egin daitezke Tick-Tack-Ticket sistemaren bidez edota 656 799 423 zenbakira deituz.

Aukeraketa Promozio txapelketan

Iñigo Leizak eta Mikel Beroizek bat egin dute eguerdiz Beasaingo Antzizar pilotalekuan ostiralez jokatuko duten Eskuz Banakako Promozio Txapelketako finalerdirako pilotak bereizteko.
Pilotari bizkaitarrak 106,4 eta 106,7 gramoko pilotak hartu ditu Mikel Beroizek 105,8 eta 105,2 gramokoak hartu dituen bitartean.
Bi sorta alderatuta, Asegarcekoarenak apur bat biziagoa dela dirudi.

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store