Eskuz Binakako Txapelketan parte hartuko duten zortzi bikoteak aurkeztu dituzte gaur

• Baiko Pilotak aurkeztu dituen lau bikoteak: Peña II-Albisu, Laso-Imaz, Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena II

• Aspe ordezkatuko duten lau bikoteak: Irribarria-Rezusta, Altuna III-Martija, Ezkurdia-Tolosa eta Elezkano II-Zabaleta

Bilbo, 2021eko azaroaren 16a

Baikok eta Aspek enpresa bakoitzeko zortzi pilotari aurkeztu dituzte gaur goizean Bizkaia Frontoian, asteburu honetan hasiko den Binakako Txapelketari begira.

Baiko Pilotak bere koadroko zortzi pilotari hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin Peña II-Albisu, Laso-Imaz, Urrutikoetxea-Aranguren eta Jaka-Mariezkurrena II. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Irribarria-Rezusta, Altuna III-Martija, Ezkurdia-Tolosa eta Elezkano II-Zabaleta aurkeztu ditu.

Ostiral honetan Berriozarren hasi eta apirilera bitartean luzatuko da Eskuz Binakako EPEL Txapelketa. Jai egunik egon ezik, lau pilota jaialdi izango dira astebururo ostiraletik igandera bitartean, nahiz eta egutegiaren arabera jaialdi batzuk jaiegunetan antolatuko dituzten.

Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligaxkan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligaxkara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko.

Final handia Bizkaia Frontoian jokatuko da apirilaren 3an, igandean.

2021-11-16

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store