FINALERAKO ARMAK PREST DAUDE

Eguerdian Olaizola I.ak-Beloki eta Xala-Eulatek bat egin dute Gasteizko Ogeta pilotalekuan datorren igandean jokatuko duten Binakako txapelketako finalerako pilotak aukeratzeko.
Bikote biak konforme geratu dira otarrean aurkitutako pilotekin baina elkarren lotearekin kontra egin dute izan den prenstaurrekoan. Asegarcekoek aurkarien materiala motela dela esan duten bitartean Xalak eta Eulatek kontrarioen pilotak biziak direla erran dute.
Hona hemen lau protagonisten hitzak:

-Olaizola I.a
“Eurak konfidantzaz dabiltza. Huts gutxi egiten dute eta txapelketa ona gauzatu dute. Ziurrenik aurrean jokatzeari ekingo diote jokua nahastuz”.

-Beloki
“Pilota indartsuen bila joan gara pilotaleku honen luzeerak hala onartzen duelako eta atzean jokatzeko aukera ematen duelako. Xala gainditzen ahaleginduko gara”.

-Xala
“Lan asko egin beharko da partidu hau irabazteko. Asier pilotari indartsua da oso. Abiadura ematen dio pilotari eta txapagaineko zein dejadaz min handia egiten du”.

-Eulate
“Ea igandean binakako bigarren txapela janzten naizen. Gu aurrean jokatzen saiatuko gara jokua nahasi eta erritmo azkarra ipiniz”.

Olaizola I-Beloki:104,4-104-104,2 g.
Xala-Eulate: 102,3-102,8-103,4 g.
6 pilotak Punparenak dira.

FINALERAKO ARMAK PREST DAUDE

2019-03-22

Azken albisteak

Azken txartela jokoan Logroñon

2026-05-13

Azken txartela jokoan Logroñon

Larrazabal eta Dario Buruz Buruko Txapelketako finalerako azken txartela lortzen saiatuko dira igandean Adarraga pilotalekuan.

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

2026-05-12

Donostiak Buruz Buruko 2026 Txapelketako lehenengo finalerdia hartuko du

Artola eta Laso nor baino nor arituko dira larunbat honetan Donostiako Atano III .ean.

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

2026-05-10

Artolak finalerdietarako txartela lortu du

Artolak 22-16 irabazi dio Zabalari Tolosako Beotibarren, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara sailkatu da.

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

2026-05-09

Larrazabal finalerdietara sailkatu da

Larrazabalek 22-18 irabazi dio Peña II.ari Iruñeko Labriten, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store