GOI MAILAKO ENTRENAMENDUA TXAPELDUNARENTZAT

Donostiako Atano III.a pilotalekuan hitzordu berezia izan zuen atzo Aimar Olaizolak datorren igandean abenduak 11n jokatuko den EPELen Lau t´Erdiko Txapelketako finalari begira ordu eta erdiko entrenamendua egiteko.
Asegarceko pilotaria arratsaldeko lauretan hasi zen lana Julen Retegi saioaren lagun zuela. Sake guztiak gaztearentzat emanda partidu serioan izerditan hasi ziren biak.
Ondoren goizuetarrak hainbat arlo teknikoak jorratu zituen, besteak beste, sakeak, errestoak, lau t´erdiko jokaldiak eta piloteo luzea.
Julian Retegik esan zuenez “saioa atsedenik gabe eta trinkoa izan da”.
Asegarceko kirol buruarekin batera Salbador Bergara ere izan zen entrenamendua gainbegiratzen.
Arratsaldeko bost t´erdietan joan zen Olaizola II.a ondo merezitako dutxara finala baino lehen beste entrenamenduren baten falta zegoela jakinda.

Pilota aukeraketa

Olaizola II.ak asteazken honetan goizeko hamaika t´erdietatik aurrera eta bere aurkaria den Xala alboan edukita, beste zita bat izango du Atano III.eko kantxarekin finala jokatzeko pilotak aukeratzeko.
Material aukeraketa gauzatu eta gero bi protagonistak prentsaurrekoan izango ditugu finalaren aurrean zernolako sensatzioak dituzten azaltzeko.

2019-03-22

Azken albisteak

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

2026-06-01

Arangurenek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Aitor Aranguren akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

2026-05-27

Artola eta Dario lehenengo txapela irabazten saiatuko dira igandean

Artolarentzat bere bigarren buruz buruko finala izango da, eta Dariorentzat bere lehenengo final handia.

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

2026-05-24

Lasok hirugarren postuan bukatu du Buruz Buruko Txapelketa

Lasok 22-8 irabazi dio Larrazabali Tolosako Beotibarren jokatu duten 3. posturako partidan.

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-05-23

Amianok Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irundarrak 22-7 gainditu du Murua Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta Buruz Buruko Serie Bko txapela jantzi du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store