Gorostiza Pilotaren Izartegian sartu da

Iñaki Gorostizak Luciano Juaristi Atano X.aren lekukoa hartu du eta Pilotaren Izartegiko bigarren kide bihurtu da Pelota Pro Ligak gaur eguerdian K5 Bodegan egindako ekitaldian.

Buruz buruko txapeldunak eta esku pilotako hainbat profesional izan dira gaur eguerdian Pelota Pro Ligak Iñaki Gorostiza 1977ko Buruz Buruko txapeldunari egindako omenaldian.

Axpen (Bizkaia) jaio zen 1953an, eta esku pilota profesionaleko pilotari bizkaitar handienetako bat da. 1973an debutatu zuen profesionaletan, 19 urte besterik ez zituela, Eibarko Astelenan. Gorostiza laster nabarmendu zen, atzelari gisa zuen ahalmenagatik eta buruz burukoan zuen gaitasunagatik. Hiru hilabete baino ez zituen behar izan profesional mailako lehen txapela eskuratzeko, Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa irabazi baitzuen. Hurrengo urtean, behetik hasita, Buruz Buruko finalera iristea lortu zuen, baina tanto bakarragatik galdu zuen Retegui I.aren aurka. Eta 1977an txapel preziatua eskuratu zuen Roberto Garcia Ariñori 22-12 irabazita Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Buruz buruko txapela lortuta, 18 urte profesionaletan eman ondoren, 1991n erretiratu zen Gorostiza.

Iñaki Gorostizak Pelota Pro Ligaren urrezko intsignia jaso du eta honekin batera, Pilotaren Izartegian sartu da.

Gorostiza Pilotaren Izartegian sartu da

2026-05-29

Azken albisteak

Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailearen erabakia – Finaleko material aukeraketaren atzerapena

2026-11-16

Pelota Pro Ligako Lehiaketa Epailearen erabakia – Finaleko material aukeraketaren atzerapena

4 1/2 Serie A 2026 Txapelketako finalaren pilota aukeraketa ostegun honetan, azaroaren 19an, egingo da, 11:00etan, Bilboko Bizkaia Frontoian.

Amianok 4 1/2 Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

2026-11-14

Amianok 4 1/2 Serie B 2026 Txapelketa irabazi du

Irungoak 22-18 gainditu du Zubizarreta III.a Irungo Uranzu pilotalekuan, eta 4 1/2 Serie Bko txapela jantzi du. Hirugarren sailkatua Rekalde izan da.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2026-11-12

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Murua 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest berri bat hartuko du

2026-11-12

Amorebieta-Etxanok Pilota Pro Fest berri bat hartuko du

2027ko Binakako Txapelketako partidak, musika, jokoak eta ikusleen artean zozketak 4 jaialditan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store