IRUJO LESIONATU DA ETA OLAIZOLA I.AK ETA PEÑAGARIKANOK LEHEN PUNTUA LORTU DUTE

Mtez. de Irujok gerriko eskubialdean min hartu du 8na markagailuan zela eta ezin izan du partiduan jarraitu. Honek esan nahi du Olaizola I.a eta Peñagarikanok, Belokiren ordezkoa, lehen puntua lortu dutela San Mateoko torneoan.
1-2 zela lehen aldiz sartu da aldageletan Irujo minduta. Atera da eta 6-7rarte jokatzen jarrraitu du baina berriro barrura joan da medikuaren laguntza hartzera. Orduan ere irten da baina 8na zegoela aldageletan sartu da azken aldiz min keinuka.
Ondoren Peñagarikanok eta Eulatek lau eta erdiko partidu bat jokatu dute, azpeitiarrak 16 eta 3 irabazi duena hain zuzen ere.

IRUJO LESIONATU DA ETA OLAIZOLA I.AK ETA PEÑAGARIKANOK LEHEN PUNTUA LORTU DUTE

2019-03-22

Mtez. de Irujok gerriko eskubialdean min hartu du 8na markagailuan zela eta ezin izan du partiduan jarraitu. Honek esan nahi du Olaizola I.a eta Peñagarikanok, Belokiren ordezkoa, lehen puntua lortu dutela San Mateoko torneoan.
1-2 zela lehen aldiz sartu da aldageletan Irujo minduta. Atera da eta 6-7rarte jokatzen jarrraitu du baina berriro barrura joan da medikuaren laguntza hartzera. Orduan ere irten da baina 8na zegoela aldageletan sartu da azken aldiz min keinuka.
Ondoren Peñagarikanok eta Eulatek lau eta erdiko partidu bat jokatu dute, azpeitiarrak 16 eta 3 irabazi duena hain zuzen ere.


Azken albisteak

Peña II.ak lortu du azken txartela

2026-10-12

Peña II.ak lortu du azken txartela

Peña II.ak 22-4 gainditu du Artola Tolosan eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako liga jokatuko du. Serie Bn Eskiroz sailkatu da.

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

2026-10-11

Senarrek ez ditu final-zortzirenak gainditu

Senarrek 22-10 galdu du min hartuta zegoen Darioren tokia bete duen Muruaren aurka Lekunberrin, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako final-laurdenetako ligatik kanpo geratu da.

Laso final-laurdenetan izango da

2026-10-10

Laso final-laurdenetan izango da

Lasok 22-10 gainditu du Jaka Iruñeko Labriten jokatutako final-zortzirenetako kanporaketan. Serie Bn, Salaberriak Egiguren V.a kanporatu du.

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

2026-10-09

Larrazabal 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da

Larrazabalek 22-20 galdu du Elordiren aurka Durangon, eta Txapelketatik kanpo geratu da. Elordi final-laurdenetako ligara sailkatu da, eta Darioren edo Senarren aurka jokatuko du lehenengo partida datorren larunbatean Azkoitian. Serie Bn, Zubizarreta III.a eta Bakaikoa sailkatu dira Atarrabian jokatutako kanporaketetan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store