Jardunaldi erabakigarria – J14

Binakako Txapelketako azken jardunaldian erabakiko da nor izango den hurrengo fasera sartuko den seigarren bikotea, playofferako txartela lortuz. Aimar Olaizola eta Mikel Urrutikoetxea euren esku daude, hau da, igandean Bilbon Ezkurdia-Martijaren aurka garaipena lortzen badute, sailkatuta egongo dira. Larunbatean ere matematikoki egon daitezke playoffetan, baina Labriten Elezkano II-Rezusta eta Peña II-Albisu bikoteen arteko partidaren araberakoak dira. Azken horiek tantoa saskiratzen badute, 2016ko txapeldunak barruan daude. Bi nobedade izango dira taula alaietan, eta, ziur aski, ikuskizun bikaina eskainiko digute.

Eta astelehen eta astearterako, bi topaketa oso desiragarriak Tolosan. Astelehenean, Bengoetxea VI.ak eta Altuna III.ak une handiak emango dizkigute. Eta asteartean, ligaxkako bikote onenetako biren arteko lehia: Jaka-Zabaleta vs Artola-Imaz.

Jardunaldi erabakigarria – J14

2020-05-15

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store