KINKA LARRIAN

Binakako Txapelketako final erdietan sartzeko bidean argi gorriak piztu zaizkie Olaizola II.a eta Mendizabal II.ari gaur Eibarko Astelenan Mtz. de Irujo eta Beroizek 22-20 menderatu ostean.

Gauza onak eta huts dezente izan duen neurketa suertatu da, tanto ederrekin eta huts ugari ere bai. Aurrelarien borroka polita izan da oso; izan ere, biok ohiko gantxu eta dejaden bitartez 14 tanto egin baitituzte.
Gorriek Mendizabal II.aren hasiera traketsa aprobetxatu dute 9-3raino iritsiz. Gero boladaka joan neurketa hutsak eta tanto onak tartekatuz 20na markadoreak erakutsi arte.

Sake batek eta Olaizola II.ak 3 koadroan horman pilota bat eraman ezin izanak garaipena eman die Aspeko ordezkariei.
Emaitza honekin Olaizola II.a eta Mendizabal II.a oso egoera larrian jarri dira Binakako Txapelketako finalaurdenetako sailkapenean 3 puntu besterik ez lortuta.

KINKA LARRIAN

2019-03-22

Azken albisteak

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

2026-08-11

Laso-Iztueta Donostia Hiria Torneoko finalera sailkatu dira

22-12 gainditu dituzte Peña II-Albisu Donostia Hiria Torneoko lehen finalerdian. Asteazken honetan jokatuko da bigarren finalerdia, Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III-Rezusta bikoteen artean. Serie Bn, Amiano-Ugartemendia sailkatu dira.

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store