LEIZA: “HERRIAN FINALA DA MITZAGAI BAKARRA”

Iñigo Leiza nahiz Xabier Galarza ibili ezinik dira egun hauetan bere herrian, Lemoan. Finala da herrian mintzatzen den gai bakarra eta kalean jendea erdibanatuta dago ” jendea bata eta bestearen alde dago eta kalean beste gairik ez dago”.
Asegarceko pilotariak holako adierazpenak egin zituen Amorebieta IV.a pilotalekuan gauzatutako pilota aukeraketaren ostean.
Estratagiaz galdetuta zera zion lemoarrak “Xabierrek eskuma oso ona dauka eta ezkerra bilatuko deutsot gero piloteoan eusteko eta aukera danean tantua amaitzen saiatuko naz”.
Materialaz aurrelaria gustora geratu zen “bi pilota eder hartu dodaz eta jokatzekoak dira. Xabierrenak ere politak direz”. Pisu berbera euki dute bere pilotek: 102,1 gramo.

Galarza VI.a ere pozik geratu zen aukeratutako materialaz eta bere aurkariarena baino biziagoa omen da. Pisua 106 eta 104,5 gramotakoa izan da.
Finalari buruz jokatzeko irrikitan dagoela aitortu du eta nahiz eta txapelketan buruz buru ez aritu entrenamenduetan egindako saioen ondorioz oso ondo ezagutzen dutela elkar.

2019-03-22

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store