MIKEL UNANUE: “POZIK NAGO ETA GUSTORA JOKATZEN DUT”

38 urte dauzka eta Errasti ezik Asegarceko pilotaririk beteranoena dugu Mikel Unanue. Uda honetan zehar joku bolada onean dabil donostiarra jokatutako 14 neurketetatik 10 garaipen lortu ditu eta. Gainera Asegarceko San Fermineko torneoa poltsikoratu du Patxi Ruizekin batera Olaizola I.a eta Beloki 22 eta 14 irabazita.

Añorgako ezkertia enpresako sailkapeneko seigarren tokian kokatu da eta asegarce.comekin eukitako elkarrizketan adierazi duenez gustora dabil azken hilabeteotan “Pozik nago eta gustora nabil kantxan. Eskuetatik ondo nago eta lesiorik ez daukat eta hori oso garrantzitsua da. Uda hontan asmatzen ari naiz partidu gehiago jokatu nahiko nukeen arren”.
Aurrelari donostiarrak azken bolada honetan Aspeko Gonzalez eta Capellan mendean hartu ditu eta bere enpresako aurrelarien artean
Leizak eta Olazola I.ak ere amore eman behar izan dute .

2019-03-22

Azken albisteak

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2026-11-07

Amianok eta Zubizarreta III.ak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

Amianok 22-17 irabazi dio Rekalderi, eta Zubizarreta III.ak 22-8 gainditu du Zubizarreta IV.a Idiazabalen jokatutako finalerdietan.

Murua finalerdietarako sailkatu da

2026-11-01

Murua finalerdietarako sailkatu da

Muruak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Lizarran, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du. Serie Bn finalerdietara sailkatu da Rekalde Salaberriari 22-18 irabazita.

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

2026-10-31

Lasok eta P.Etxeberriak garaipena lortu dute Iruñean eta Bilbon

Lasok 22-13 irabazi dio Zabalari Labriten, eta P.Etxeberriak 22-11 gainditu du Elordi Bizkaia Frontoian. Serie Bn, Amiano eta Zubizarreta IV.a finalerdietara sailkatu dira.

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

2026-10-30

Peña II.ak ez du lortu finalerdietara sailkatzea

Peña II.ak 22-15 galdu du Altuna III.aren aurka Tolosan final-laurdenetako hirugarren eta azken jardunaldian, eta 4 1/2 Eusko Label Txapelketatik kanpo geratu da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store