Oharra. Edukiera berriak – Urtarrilaren 1eko Eibarko partidarako sarrerak bertan behera. Ostegunean, sarrera berriak.

2021eko abenduak 29a

Lehendakariak abenduaren 28an indarrean jarritako 51/2021 Dekretuaren bidez, kirol-esparruen edukiera % 60ra murrizten da.

Aspek 2022ko urtarrilaren 1erako programatuta dauka Eibarko Astelena pilotalekuan egiten den urte berriko jaialdia eta Astelenako sarrera gehienak jadanik salduta zeuden.

Honen harira ASPE Jugadores de Pelota S.L.k adierazten du, antolakuntzarekin zerikusirik ez duen ezinbesteko egoera korapilatsu honen aurrean, orain arte Eibarren 2022.01.1eko jaialdirako saldu diren sarrera guztiak bertan behera uzteko betebeharra ikusi duela, erosle bakoitzari ordaindutako prezioa itzuliz.

Honekin lotuta azpimarratzen du, jaialdi horretarako orain arte emandako sarrerak bertan behera geratuko direla, eta ezin izango direla erabili 2022ko urtarrilaren 1ean frontoira sartzeko.

Horregatik, ASPEk bihar goizeko 10.00etan berriro jarriko ditu salgai aipatutako jaialdirako sarrerak, eta araudi berriak baimentzen duen gehienezko edukieraren % 60 bakarrik jarriko da salgai, aurrez ezarritako prezio berberekin. Beraz, sarreren salmenta bihartik partidaren egunera arte egingo da, orain baimendutako gehieneko edukiera lortu arte.

Aldez aurretik, eskerrak ematen dizkie ASPEk Eibarren 2022ko urtarrilaren 1ean egingo den jaialdirako sarrerak erosi dituzten guztiei, eta, nahi izanez gero, berriro ere sarrerak erostera animatzen ditu. Horrez gain, gogorarazten du pilotalekuak gune seguruak direla, eta une honetan aplikatzen ari diren neurriekin (batez ere maskarak erabiltzea une oro) ez dagoela kutsatzeko arriskurik.

Beste alde batetik, bihar, abenduak 30, Alcanadren egitekoa zen pilota jaialdiari dagokionez, jaialdia bertan behera uzteko erabakia hartu da, Covid-19aren harira Errioxako udalerriak egun bizi duen osasun egoera dela eta. Behin egoera hori gaindituta, berriro berreskuratuko da pilota jaialdia.

2021-12-29

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store