Oharra – EPEL 2020/12/21

2020ko abenduaren 21a

Jakinarazpen honen bidez, Esku Pilota Enpresen Ligak (EPEL) honako hau adierazten du:

EPELen jaialdiak egiten diren autonomia-erkidegoetan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Errioxa), unean-unean aplikatu behar dira kirol-ekitaldietara jendea joateari buruzko arauak.

Gerta daiteke lurralderen bateko erregulazioak aukera ematea, edukiera murriztuarekin, une jakin batzuetan ikusleak jaialdietara joateko, baina ez beste autonomia-erkidego batzuetan.

Bada, horren aurrean, EPELek jakinarazten du pilotalekuetara jendea bertaratzea, edukiera osoa izan ez arren, lurralde guztietan edo gehienetan oro har posible denean egingo dela, baina ez horietako batean bakarrik posible denean.

Ikusleen itzulera, egonkortasun orokorreko esparru bat dagoenean eta osasun agintariek zehaztutako osasun-bermeak daudenean egin nahi da. Agintariek ematen dituzten osasun-neurri edo –murrizketengatik jendea frontoietara joan ez eta aurreztik egindako sarreren salmenta eta ondorioz egin beharreko itzulketak saihestu nahi dira.

Bitartean, pilota jaialdiek aurrera jarraituko dute, publikoa bertaratu gabe. Eta zaleek telebistaz gozatu ahal izango dute ETBk ostiral, larunbat eta igandeetan astero egiten dituen emanaldiekin. Urtarriletik aurrera, baita astelehenetan ere.

Oharra – EPEL 2020/12/21

2020-12-21

Azken albisteak

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

2026-10-02

4 1/2 Eusko Label 2026 Txapelketan parte hartuko duten Baikoko pilotariak

Urriaren 9an Durangon hasiko den Serie Ako Txapelketan sei pilotarik hartuko dute parte, eta beste seik egun berean Atarrabian hasiko den Serie Bko Txapelketan.

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store