OLAIZOLA I.A : “OGETAKO ZORUA AZKARRA DA ETA GUK ERE MIN EGIN DEZAKEGU”

Olaizola I.a-Zearra eta Mtez. de Irujo-Goñi III.a elkarrekin egon dira Gasteizko Ogeta pilotalekuan datorren igandean izango den partidu erabakigarrirako pilotak aukeratzen.
Danak gustora geratu dira, nahiz eta Goñi III.a arerioen materialaren kontra artitu, eta bi loteak alderatuta gorrienena frontisteik gutxiago irtetzen omen da.

Pisuei dagokionez 103,4, 104,9 eta 102,8 gramotakoak dira Irujo eta Goñirenak, bat larru bueltakoa eta bi arruntak.
Olaizola eta Zearrarenek ordea 103,9-102,2 eta 104,8 gramotako pisua azaldu dute, hirurak larru bueltakoak.
Asier Olaizolak zera adierazi du pilotalekuaz “hemen zorua azkarra da eta nahiz eta errematatzaileentzat egokia izan guk ere min egin dezakegu”.

Zearraren iritziz gakoa pilota dominatzea da “Garrantzitsuena pilota dominatzea izango da eta beraien erritmoan ez sartzea. Asierrek aurrekaldean Irujo menperatzeari ekingo dio gero partidua erabakitzeko”.
Bizkaitarraren ustetan partidua ez dela besteak baino luzea izango “Nahiz eta neurketa gogorra izan ez da bestetan bezain luzea izango”.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store