OLAIZOLA I: “BOST SAKE BESTERIK EZ HARTZEA SINATUKO NUKE”

Asier Olaizolak eta Yves Xalak alde batetik eta Kokak eta Beginok eguerdian bat egin dute Labrit pilotalekuan datorren larunbatean jokatuko diren eskuz banakako hamaseirenetako kanporaketarako pilotak hautatzen.
Bi bikoteek lau loteak politak direla azaldu dute eta ez dute inongo xexarik bota izan.
Aukeraketa egin eta gero prentsaurrekoan agertu dira banan banan eta hauexek dira denen adierazpenak:

– Olaizola I
“Materialari buruz frontisetik ateratzen diren pilotak aukeratu ditut nolabait bere bolea ekiditzeko. Entrenatzen ondo egon nahiz aste honetan polenaren alergia pixka bat euki arren. Eskuetatik arazorik ez.
Xala pilotari zaila da errekurtso askokoa alegia. Nahiz eta ezkertiarra izan eskubiaz kriston boleak botatzen ditu.
Entrenamenduetan sakeak landu ditut, jakina. Bost besterik ez hartzea sinatuko nuke oraintxe”.

– Xala
“Nere pilotak jokatzeko eratakoak dira arinagoak. Asierrenak bote gehiagokoak omen dira, azkarragoak. Partiduari begira fresko nago. Zaila izango da, gainera nabaritu dut errestoan hobetu dala berak”.

Gerra psikologikoa

– Koka
“Pilota biziak hartu ditut nik bera mugiarazteko eta pilotari ondo ematen kokatuta egon ez dadin. Aritz jokuarekin dabil. Nere ezkerra ez da beste mundukoa baina ni irabaztera irtengo naiz posibilidadeak hor daudelako. Nire armetariko bat aldageletan zirika sartzea da ea bera urdurik jartzen den.
Binkako txapelketan primeran konpondu ginen. Pertsona bezala lagun aparta da”.

– Begino
“Behetik ondo dihoazten pilotak hautatu ditut bote gutxikoak. Tolosan sake onak egin nituen ea larunbatean antzekoak ateratzen diren.
Gerra psikologikoa horrek ez ohi dit eragin.
Koka aurrean jokaldi ausartak egiten dituena pilotaria da edonor sustoa emateko gai dena alegia.
Pascualeren estiloarekin alderatuta arras ezberdina da Juantxo”.

2019-03-22

Azken albisteak

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

2026-09-30

Albisuk Baikorekin duen kontratua berritu du

Baiko Pilota eta Jon Ander Albisu akordio batera iritsi dira, eta urte bat eta erdi luzatu dute kontratua.

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store