Olaizola II.a eta Albisu finalera sailkatu dira

Donostia Hiria Torneoaren finala osatua dugu dagoeneko. Olaizola II.ak eta Albisuk 22-7 menderatu dituzte Mtz. de Irujo eta Zabaleta eta ostiralean 22:15etatik aurrera Bengoetxea VI.a eta Zubietaren aurka jokatuko dute.

Garaipena erraza eta erosoa izan da Asegarceko bikotearentzat, izan ere, aurrealdean zein atzealdean, nagusitasuna garbia izan da. Nabarmentzekoa da, Ataungo pilotariak egin duen partida zoragarria; neurketa osoan Jon Anderrek bizkarra erakutsi dio Jose Javierri eta bi errebote lortu ditu.
Txapeldunak, berriro ere, bere kategoria erakutsi du eta Mtz. de Irujo alde batetik bestera mugitu du 7 tanto lortuz.

2019-05-09

Azken albisteak

Zabala-Iztuetak lidergoari eutsi diote CaixaBank Mastersean

2026-08-09

Zabala-Iztuetak 22-19 gainditu dituzte Elordi-Landa Bastidan eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute. Serie Bn, Jaka-Eskuzak ere lider jarraitzen dute, beste garaipen bat lortuta.

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

2026-08-09

Landak Mariezkurrena II.a ordezkatuko du Bastidan

Mariezkurrena II.ak eskuko mina du eta Landak ordezkatuko du igande honetan CaixaBank Masterseko partidan Bastidan.

Zabala-Zabaletak eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak jokatuko dute Andre Maria Zuria Torneoaren finala

2026-08-06

Zabala-Zabaletak gainditu dute Gasteizko torneoko bigarren finalerdia Altuna III-Rezusta kanpoan utzita. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute eta Amiano-Landaren aurka jokatuko dute larunbateko beste finalean.

Larrazabal-Mariezkurrena II.a Andre Maria Zuria Torneoaren finalera sailkatu dira

2026-08-05

Larrazabal-Mariezkurrena II.a Andre Maria Zuria Torneoaren finalera sailkatu dira

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-13 garaitu dituzte Laso-Albisu Gasteizko torneoko lehenengo finalerdian. Serie Bn, Amiano-Landak 22-12 irabazi diete Zubizarreta IV-Arangureni. Bi bikoteak larunbateko finaletan izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store