OLAIZOLA II.A ETA OTXANDORENA, ZIZTU BIZIAN

Olaizola II.a eta Otxandorena Zarauzko torneoko finalerdietan sartu dira Gonzalez eta Eulate 22 eta 6 mendean hartu eta gero.

Emaitza gogorra izan da eta partiduan gertatu denaren ispilu garbia izan da. Hasieratik Aimar zein Iñaki hil ala bizi irten dira eta pilotari izugarrizko abiadura eman diote. Oronoz-Mugairiko pilotariak zartada apartak eman ditu Eulate partidu osoan zehar atzean eduki duelarik.
Olaizola II.ak ere Gonzalez erabat txikitu du zabalean pilotakada, gantxu eta txokoan paraden bitartez. Aimarrek 11 tantu lortu ditu jokuan.
Urdinak trakets ibili dira eta azken txanpan Gonzalezek huts asko egin ditu.

2019-03-22

Azken albisteak

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

2026-08-21

Elordi-Mariezkurrena II.ak Zabala-Iztueta harrapatu dituzte CaixaBank Mastersean

Elordi-Mariezkurrena II.ak 22-8 gainditu dituzte Ezkurdia-Albisu Elizondon, eta sailkapen ligako lehen postuan berdindu dute Zabala-Iztuetarekin. Serie Bn, P.Etxeberria-Landak tanto bakarragatik irabazi diete Peña II-Lozari.

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-16

Laso-Martijak bigarren garaipena eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Laso-Martijak 22-20 gainditu dituzte Artola-Rezusta Zarautzen, eta bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn, Salaberria-Morgaetxebarriak Zubizarreta IV-Bikuñari irabazi diete.

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

2026-08-15

Larrazabal-Zabaletak bigarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersean

Larrazabal-Zabaletak 22-16 irabazi diete Altuna III-Imazi Azkoitian, eta bigarren puntua lortu dute CaixaBank Mastersean. Serie Bn Amiano-Gabirondok, Murua-Eskiroz gainditu dituzte.

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

2026-08-12

Laso-Iztuetak eta Ezkurdia-Zabaletak jokatuko dute ostiral honetan Donostia Hiria Torneoko finala

Ezkurdia-Zabaletak tanto bakarragatik gainditu dituzte Altuna III-Rezusta bigarren finalerdian, eta ostiraleko finalerako sailkatu dira. Serie Bn Salaberria-Bikuñak lortu dute aurrera egitea.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store