OLAIZOLA II.A ETA PATXI RUIZ ANDRA MARI ZURIA TORNEOKO FINALERA

Gasteizko Andra Mari Zuria torneoko finalak badauzka protagonistak. Titin III.a eta Paskualek Olaizola II.a eta Patxi Ruizen aurka neurtuko dituzte indarrak azken hauek Xala eta Lasa III.a 22 eta 21 mende hartu ostean.

Partidu gogorra oso izan da, ordu eta erdi baino gehiago egon dira kantxan, eta markagailuan gorabehera askotarikoa. Garaipena lortzeko orduan Patxi Ruiz aipatu behar da. Lizarrakoak oso partida betea jokatu du eta leku guztietan izan da.

Aspeko bikoteak aldiz gogor eutsi dio lehiari eta porrota garesti samar eskaini du.
Lasa III.ak partidu bikaina jokatu du eta fisikoki ez du inolako zulorik azaldu. Xalak berriz, tantu polit sorta bat eskaini du eta batez ere boleaz egindako jokaldiak azpimarratzekoak izan dira.

Olaizola II.ak bizkarreko minaz ibili da eta ez da bere ohizko mailan aritu. Hala ere azken txanpan tantu erabakiorrak lortu ditu.

2019-03-22

Azken albisteak

Aspek irabazi du San Mateoetako Urzante Erronka

2026-09-26

Hirutik bi partida irabazita, Aspe nagusitu da gaur arratsaldean Adarragan jokoan egon den Urzante Erronkan.

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du

2026-09-26

Baikok Fernando Vidarteren heriotzarengatik bere atsekabea adierazi nahi du
Jaka-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Martijaren aurka jokatuko dute San Mateo Torneoko finala

Laso-Landak 22-19 galdu dute Ezkurdia-Martijaren aurka, eta San Mateo Torneoko finaletik kanpo geratu dira. Serie Bn, P.Etxeberria-Loza sailkatu dira.

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

2026-09-24

Jaka-Mariezkurrena II San Mateo Torneoko finalera sailkatu dira

Jaka-Mariezkurrena II.ak 22-14 menderatu dituzte Larrazabal-Iztueta, eta finalerako txartela lortu dute. Serie Bn Elordi-Eskuza sailkatu dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store